EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"37 urtetan bankua utzi nuen, kantuz hasi nintzan, pena nuen ez lehenago eginik"
2025eko Urtarrilaren 29a

Michel Etxeberri heletar kantaria izan da gure gomita aste honetan / GURE IRRATIA
Sortzez heletarra den Michel Etxeberri, pilotari kantaria gure gomita izan da asteazken honetan.
Aupa Pilota, azkenik atera duen diskoa hogeita bederatzigarrena du, eta 76 urtetan oraindik kantaldiak eskaintzen ditu Euskal Herritik kanpo ere.
Hogeita hamargarren diskoari pentsatzen duela erran digu, osoki euskaraz egin nahi lukeena. Panpi Mercapideren gomita izan da ordu batez Michel Etxeberri, gai ainitz aipatzeko parada izan dute.