EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Askorentzat erraztasun bat da euskaraz hitz egitea, batez ere sufrikarioaren edo minaren inguruan"
2025eko Otsailaren 26a

Elorri Arin Elizagoien psikologoak berriki instalatu du bere kabinetea Azkainen / GURE IRRATIA
Irakasle, arraunlari, inklusio aholkulari, haurtzain, saltzaile, eta gaur egun Pedagogoa eta psikopraktikantea da Elorri Arin Elizagoien.
Asteazken goiz honetan Gure Irratiko gomita genuen, eta 2024ko urrian Azkainen ireki zuen Begi Bistan terapia kabinetea aipatu digu. Praktikatzen duen Terapia Motza zer den zehaztu digu besteak beste.