EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
“Gaur egun, ez dugu erraten ahal Kabalkada euskararen arnasgune bat dela”
2025eko Martxoaren 05a

Peio Berterretxe makearra izan da gure gomita aste honetan / GURE IRRATIA
Ihauterietako astearte gizena iraganik, Peio Berterretxe antzerkilari eta taula zuzendaria izan da gure Asteazken honetako Gomita.
Euskal Ikasketen baitako ikerlana, Lekorneko Kabalkadaz egin du, erran gabe doa beraz ihauterien gaia ongi menperatzen duela. Argi du, adibidez, gaur egun, Kabalkada bezalako ekimena, herriaren batzeko tresna ederra dela, eta helburuetariko bat ere hori dela. Baina, euskarari uzten dion lekuaren kasuan, dudak ditu.