EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Etxeen toponimian, behar da atxiki ahoskatzen duguna, baina inportantzia eman idatzizko formei"
2025eko Apirilaren 02a

Peio Dibon Elissiry bardoztarrak genealogo lanak proposatzen ditu / GURE IRRATIA
Peio Dibon Elissiry bardoztarra izan da gure gomita asteazken honetan. Xarnegun bizi, Gaskoinia eta Euskal Herriaren mugan, euskara eta gaskoia menperatzen ditu.
Toponimia eta genealogia pasioak ditu, eta denbora berean lanbide ere. Familia Genealogo denez, edonor lagun lezake bere familiaren zuhaitza osatzen. Tokien izenek, deiturek, etxeen izenek, garrantzia handia dute gure erroen atzemateko.
Justuki herrietan izan diren helbideratze berriek, zenbakiekin izenak ordezkatzean, ez dutenez kalte egin galdegin dio Panpi Mercapidek.