EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Herri batean ezin dira bi errege edo erregina izan, hizkuntzekin berdin: elebitasuna tranpa hutsa da"
2025eko Ekainaren 04a

Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidea / GURE IRRATIA
Ziburuko 6. liburu eta disko azoka iraganen da larunbatean Ziburuko plaza inguruan. Argia astekaria eta Baltsan elkarteak, 43 argitaletxe gomitatu dituzte aurten argitaratu 110 berrikuntza aurkezteko. 1200 bat bisitari ibiltzen dira usaian.
Antolaketan den Ladix Arrosagarai, asteazkeneko gomita izan dugu, Panpi Mercapiderekin aipatu dute egitaraua. Bestelako gaiak ere aipatu dituzte oren bateko solasean, tartean ikastolen baitan sortu zuten Integrazio Batzordea.