EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Egurretan

2017ko Azaroaren 17a

Geixo%20-%20Egurretan

MP3 jaitsi

Metal musika izanen da gaurko gaia Geixo Emankizunean. Horretarako Josu Guillenekin hautatutako kantuak entzuten ditugu!
\m/


Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Dantzaria zirelarik maite duzu jendeak begiratzen zaituelarik, alta ez du erran nahi konfiantzan zirela"

Dantzaria%20zirelarik%20maite%20duzu%20jendeak%20begiratzen%20zaituelarik_%20alta%20ez%20du%20erran%20nahi%20konfiantzan%20zirela

Joana Olasagasti dantzariarekin, gorputzarekiko harremana edota dantzak transmititzen ahal duena ere aipatu dute goiz honetan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Goiz honetan dantzari bat zuen gomita Panpi Mercapidek: Joana Olasagasti. Animatzaile izana irratian, gaur egun kronikari da ere Kanalduden, Harri Saldan.

Konpainia desberdinetan ibili da, sekulan finkatu gabe, maite baitu jende desberdinen gurutzatzea. Euskal dantza guti egin duela salatu dauku Joana Olasagastik, modernoa aldiz, edota kabaretea gehiago.




2024ko Apirilaren 10a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 04 02

Adi%202024%2004%2002

MP3 jaitsi

Verde Prato eta Bronquio, La Txama, BiderBost, Rise To Fall, Bnny, Sergent Garcia, Goulamas'K, Love Fame Tragedy, Palace, Parquet, Nerves, Oposite Day.


2024ko Apirilaren 10a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskal Herrian berdintasun orokorra bada, toka noka dela medio egiten da sexuen arteko desberdintasuna, bainan simetrikoki"

Euskal%20Herrian%20berdintasun%20orokorra%20bada_%20toka%20noka%20dela%20medio%20egiten%20da%20sexuen%20arteko%20desberdintasuna_%20bainan%20simetrikoki

Anne-Marie Lagardek bere aita aipatzen duen Le Chemin de Maia liburua ere aipatu du oren bateko solasean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Anne-Marie Lagarde idazle, doktore, antropologo xiberotarra gomita genuen asteazken goiz honetan.

Bere ikerketen araberan, euskal jendarte tradizionalak logika matriarkala du, gizon eta emazteen arteko berdintasunean oinarritzen baita.

Panpi Mercapideren mikroan baieztatzen zuen Euskal Herrian bazela berezitasun bat.


2024ko Apirilaren 03a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 04 02

Adi%202024%2004%2002

Chastity Belt

MP3 jaitsi

Beietz!, Tatta, Kohatu, Hollowborn, Rui Gabriel, Chastity Belt, Lava La Rue, Royel Otis, Johnnie Carwash, Frustration, Black Bomb A, Ingested.


2024ko Apirilaren 03a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Kafea aski fite edaten da eta teak aldiz, eskatzen du denbora hartzea ongi edan nahi bada"

Kafea%20aski%20fite%20edaten%20da%20eta%20teak%20aldiz_%20eskatzen%20du%20denbora%20hartzea%20ongi%20edan%20nahi%20bada

Mikel Esclamadon Ilgora Herriko te egilea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Uztaritzen Tea ekoizten duen, Mikel Esclamadon gomita ginuen aste honetan.

Ilgora Herriko Tea, eskuz egiten du. Tea edatean denbora hartzen da eta partekatze momentu bat dela erran digu. Europarat etorri dela, bainan ez manera ederrenean ere azaldu digu.

Gaur egun Idokirekin lan egiten du Mikel Esclamadonek, bere 5500 ondorekin 15 kilo te idor ateratzea espero du aurten.


2024ko Martxoaren 28a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2024 03 26

Adi%202024%2003%2026

Anestesia

MP3 jaitsi

Gari eta Maldanbera, Zilibito Records, Sara Azurza, Anestesia, Konkolo Orchestra, Vampire Weekend, Turbine, Prince fatty, Gossip, Dynamite Shakers, Ninemia, Browbeat.


2024ko Martxoaren 27a


EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #22

Disko%20Gogorra%20%2322

79ers gang taldea

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

  • Kanizsa Csillagai
  • Brigth Engelberts and The B.E. Movement
  • Charlotte Dada
  • Sheitan Brothers
  • Marumo
  • Al-Qasar
  • Officina Zoè
  • Tim Bernardes
  • Rio Mira
  • Lili Downs eta Celso Pina
  • Keiichi Tanaka
  • Tribade





2024ko Martxoaren 26a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez da aise erraitea erleetan zoin den nagusi, denek batean deliberatzen ahal dute anderea hiltzea edo kanporat botatzea ahula edo eri bada"

Ez%20da%20aise%20erraitea%20erleetan%20zoin%20den%20nagusi_%20denek%20batean%20deliberatzen%20ahal%20dute%20anderea%20hiltzea%20edo%20kanporat%20botatzea%20ahula%20edo%20eri%20bada

Michel Setoain Alduden sortua, Itsasun instalatua da aspaldian irakasle izan ondotik orain erlezain gisa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Gure aste honetako gomita Michel Setoain, Itsasuko erlezaina izan da asteazkenean.

Erle Beltza elkarteko kide da. Euskal Herriko arrazaren salbatzea izan da elkartearen helburuetariko bat, eta besteak beste erregina hoberenak atxikitzea.

Erleen arteko komunikatzko manerak, eta beste aipatu dituzte Panpi Mercapiderekin.


2024ko Martxoaren 20a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016