EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 06 11

aspaldiko_gazteak_2024_06_11

MP3 jaitsi

Saio honetan, Alzheimer eritasuna aipatuko dugu. Maddi Zubeldia Arozenak eritasuna hurbiletik ezagutu du, bere amak ukan duelako. Bizitzen zuena idatzi du, eta hortik irakurketa antzeztu bat sortu du:Oroitzen naizeno. Bernadette Lurorekin taularatua. Bere esperientzia eta bizipenak kondatu dizkigu.

Mylene Wasielewski Iparraldeko France Alzheimer elkarteko koordinatzailea da. Aipatuko digu elkarteak ekartzen ahal duen laguntza, nola bizi eri batekin, eta nola hauetaz arduratu. Aholkuak ekartzen ahal dira ere laguntzaileen arteko mintzatzeko saioetan.

2024ko Ekainaren 11a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 05 28

aspaldiko_gazteak_2024_05_28

MP3 jaitsi

Elkarrekin, Lekorneko adinekoen elkartea astero biltzen da, elkarren artean biltzeko, mintzatzeko, jostatzeko, sukaldatzeko edo berdin dantzatzeko! Elkarteak 50 urte ospatuko ditu heldu den urtean. Ez da adinik bere buruari plazer egiteko, eta Luixa Larraldek hori frogatzen dauku 92 urtetan, naiz eta oraino 91 dituen bakarrik, berak dion bezala. Ohorezko lehendakaria da, Mattin Etxepare elkarteko lehendakariarekin heien aktibitateak aipatuko dizkigute.

2024ko Maiatzaren 28a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 05 14

aspaldiko_gazteak_2024_05_14

MP3 jaitsi

Etxe antolaketa edo Home Organisation, izanen da gaurko aipagaia. Maider Couillet-ek Itsasun sortu du Arina deitu enpresa. Edozoin adinetako pertsoneri zuzentzen da etxe antolaketa, bainan adinekoekin ere nahi du lan egin Maiderrek. Bereziki adin batetik goiti, ahal fisikoak gutitzen baitira eta motibazioa ere. Gure bizi tokia berrantolatu eta arintzeko gako batzu emanen dizkigu saio honetan. Etxea arinduz burua ere arintzen da!

2024ko Maiatzaren 14a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 04 30

aspaldiko_gazteak_2024_04_30

MP3 jaitsi

"Urri Arrosa" prestatzen ari da Senperen ere. GEUZeko arduraduna den Martine Arhancet auzapezordeak, aipatuko digu herriko adinekoekin sortzen ari diren joste lan erraldoia.

Baxe Nafarroan ere xaharrak mugitzen dira, Atxikik proposatu tailerrak baitira, memorioa lantzeko jokoen bidez, baita motrizitatea. Aline Etxeberri, psikomotrizilariak, tailer hauek koordinatzen ditu.

2024ko Apirilaren 30a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 04 16

aspaldiko_gazteak_2024_04_16

MP3 jaitsi

Heriotzaren gaia aipatuko dugu saio honetan. Amaia Bidart-ek medikuntzako tesia egin zuen gai honi buruz. Galdezkatu zituen xaharrak, heien azken egoitzari buruz, eta gehienek etxen nahi zituzten pasatu azken egunak. Sofrikarioa delarik arrangura haundiena.

Iñaki Hastoy, Baionako Roc Ecler hil etxearen kudeatzaile da, aipatuko dauku heriotzaren beste alde bat, bereziki nolako garapena ukan duten ehorzketek.

2024ko Apirilaren 16a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 04 02

aspaldiko_gazteak_2024_04_02

MP3 jaitsi

Marie Christine Borda erizain liberal hasi zen Ezpeletan, eta bere bizi osoan hortan aritu da. Pazienteen entzutea lanaren parte haundia da, gehienak etxeetan diren adinekoak dira. Batzuk bisita guti dute, eta harreman soziala partez erizainek segurtatzen dute.

Donibane Garaziko KOMedia elkarteko Stéphanie Mariaccia animatzaileak, aipatuko dizkigu xaharrekin egiten dituzten memoriaren inguruko topaketak. Hitz egiteko momentoak sortzen dituzte, eta ahal dutelarik belaunaldien artean trukaketak sortzen dituzte. Mahain joko eta arratsaldeko azkari denboran adibidez.

2024ko Apirilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016