EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 03 19

aspaldiko_gazteak_2024_03_19

MP3 jaitsi

Geneviève Berger adineko eta ahalmen urritasunak dituzten jendeetaz arduratzen den kontseilaria da Departamenduan. Teleasistentzia tresna bat aipatuko digu, elbarritasun bat edo adineko jendeeri zuzendu igorgailua edo lepoko bat da edo eskumuturrekoa. Botoi bat zapatuz sokorriak deitzen dira sinpleki.

Beñat, 75 urteko magnetizatzailea da, astero jendeak errezebitzen ditu artak eskaintzeko. Bere dohaina aipatu digu. Aldiz ezin dugu bere egiazko izen edo kontaktua eman, lanpetua baita, eta bere adinean pausa egunak behar dituela erran digu.

2024ko Martxoaren 19a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 03 05

aspaldiko_gazteak_2024_03_05

MP3 jaitsi

Gaurko saioan, gai nagusia dugu bizikleta. Baztan-eko Bidelagun elkarteak, elektrikoki ibiltzen den triziklo bat erosi du, adinekoak ibilarazteko. IxidroHerguedas elkarteko koordinatzaileak proiektua aipatuko digu.

Baionako Txirrind’Ola elkarteak 60 urtetik goiti duteneri formakuntzak proposatzen ditu, bizikletaz ibiltzeko. Eztiki berriz hasteko bizikleta erabiltzen, eta hobeki pasatzeko hiriko ateraldiak edo lasai ibiltzeko. Pantxoa Uturbide elkarteko laguntzaileak xehetasunak emanen dizkigu.

82 urtetan, Gexan Alfaro erregularki bere kurtsako bizikletaren gainean da eta bere formaren erremedioa dela erranen digu. Uztailaren 21ean joan den udan, bere urte betetze egunean, Angelutik joan zen Aldude arte. Aurten berriz egin gei du!

2024ko Martxoaren 05a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 02 20

aspaldiko_gazteak_2024_02_20

MP3 jaitsi

Virtual Therpia sozietateak errealitate birtuala eta hipnoterapia elkartzen ditu kasko baten bidez. 360° moduan filmatu irudiek, pertsona xaharrek dituzten nahasmenduak tratatzen laguntzen dute. Virtual Therapiak ongi izatea hobetzeko laguntza ekartzen du, estresa edo antsia ttipitzen ditu, loa hobetzen, energia eta motibazioa azkartzen. Beldur kontziente edo ez kontzienteak lasaitzen ditu. Pierre Lapeyrade Virtual Therapia enpresaren zuzendariak proiektua aurkezten dauku.

2024ko Otsailaren 20a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 02 06

aspaldiko_gazteak_2024_02_06

MP3 jaitsi

Kanboko Baliabide zentrora joaitea proposatzen dauzuegu aldi honetan. Arditeya-Viel Assantzak, auzo herrietako adineko pertsoner animazioak proposatzen ditu, etxean bizi direner zuzenduak. Maritxu Goieneche, ergotherapeutak estruktura eta bere eguneroko lana aurkeztuko dauzkigu.

Lilian Hirigoien irakasle ohia, erregularki heldu da Baliabide zentroak proposatzen dituen tailerretara. Sozializatze hunen onurak aipatzen dizkigu eta astero praktikatzen duen Feldeinkrais praktikaz mintzatu zauku.

2024ko Otsailaren 06a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2024 01 23

aspaldiko_gazteak_2024_01_23

MP3 jaitsi

Gaurko saioaren gai nagusia diabetesa da. Michel Brust Hazpandarra, eritasunarekin etxen bizi da. Bi zangoak moztuak balin baditu ere, bere autoarekin ibiltzen da oraino eta ahoan bilorik gabe ekartzen digu bere lekukotasuna.

Elisa Maury Baionako ospitalean mediku da: Endocrino-Diabetologia-Nutrizioan. Gaur egun nola artatzen den eritasuna aipatzen digu. Diabetesa duten pertsonen laurdenak 75 urtetik gora du.

2024ko Urtarrilaren 23a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 12 19

aspaldiko_gazteak_2023_12_19

MP3 jaitsi

Leire Ihidoy erizainarekin segituko dugu aipatzen xaharrek ukaiten ahal dituzten laguntzak: koordinazio sostengu baliabidea, erizain liberalak, etxeko laguntzaileak. Eta eguneko harrera.

Arantxa Oronoz, psikomotrizialariak, xaharreri aholkuak emaiten ahal dizkie, burumuinari gorputza berriz konektatzeko.

mintzoak.eus: ahozko memoriaren ataria linean begiratzen ahal da. Euskal Kultur Erakundeak sortua Pirineo Atlantikoetako departamenduarekin.

2023ko Abenduaren 19a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016