EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 12 05

aspaldiko_gazteak_2023_12_05

MP3 jaitsi

Gaur Itsasura joanen gira xaharrentzat proposatu ekintza desberdinak aipatzeko. Gizarte Ekintzako Udal Zentroak bidean eman duen elkartasun garraioa aipatuko digu besteak beste Maialen Ospital hautetsiak.

Idekia, adin ederrekoen elkarteak astero proposatzen dituen elkarretaratze, ateraldi eta animazioak aipatuko ditugu Michel Ithurburua eta Marie-Ange Aguerre bulegoko kideekin.

2023ko Abenduaren 05a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 11 21

aspaldiko_gazteak_2023_11_21

MP3 jaitsi

Leire Ihidoy erizainak aipatuko dizkigu adineko jendeak. Noiztik zaharrak bilakatzen gira? garatzen diren eritasunak, erremedioak, lehengoak baino hobeki errespetatuak ote dira gaurko xaharrak? Erretreta sistema edo zoin jarduera adin batetik at? Medikuaren rola, behar bereziak...

Ezagutuko ditugu Marie Rose eta Yvonne, beren lagunekin elkartzen dira astero Urruñako Gizarte Ekintzako Udal Zentroan. Goxo-Toki deitu gunean, sukaldatzen, josten, kantatzen edo kartetan aritzen dira. Etxetik kanpo elkar ikustearen plazerra aipatuko digute. Saioa Ibarboure, herriko CCAS egiturako animatzaileak aipatuko dizkigu sortzen dituzten animazioak.

2023ko Azaroaren 21a

EMANKIZUNAK | ASPALDIKO GAZTEAK

Aspaldiko Gazteak 2023 11 07

aspaldiko_gazteak_2023_11_07

MP3 jaitsi

Lehen saio huntan, Pirinio Atlantiko departamenduak lagundu emankizun berriaren aurkezpena, Leonie Agergarai emankizun egile, laguntzailearekin.

Jokin Apezetxea Azkarate, Bortzirietan, Nafarroan sortu Jubiloteka proiektuaren koordinatzaileak, xaharrendako sortu ludoteka ibiltari proiektua aurkeztuko digu.

Etcharry formakuntza zentroak GinkGo topaketen kari, harreman sozialaren fabrikak helburu nagusi bat badu: pertsona adindunen isolamenduaren prebentzioa. GinkGo-k garatu nahi ditu formakuntzak eta kultur, kirol eta experientzia artistikoen gida bat sortu. Eta euskarri numeriko eta ikus-entzunekoak sortu xaharrer botza emaiteko.

"Vaso-constricteur"delako sudurreko arterioen tinkatzaileak, ANSM-ak aholkatzen du baztertzea. Bihotzeko edo miokardioko infartuak probokatzen ahal dituzte. Hauen baliatzearen probetxu / arrisku balantza azaltzen digu Xan Berteretxe mediakuak.

2023ko Azaroaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016