EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Donibane Lohizunen, kanpoko jendeentzat folklorismoa da euskara, ez da ongi ikusia"

2024ko Irailaren 25a

Donibane%20Lohizunen_%20kanpoko%20jendeentzat%20folklorismoa%20da%20euskara_%20ez%20da%20ongi%20ikusia

Jean Luc Mendizabal azkaindarra, telefonoaren beste aldean egon da gurekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hitza Mintza Azkaingo elkarteak, euskaraz solasean aritzea proposatzen du astearte arratsaldetan. Ateraldi edota animazioak ere antolatzen dituzte urtean zehar.

Jean Luc Mendizabal elkarteko lehendakaria genuen gomita astezken goiz honetan, Panpi Mercapiderekin.


Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"364 egunez frantsesez bizi gira, asumitzen dugu egun bakar bat euskara hutsean egitea"

364%20egunez%20frantsesez%20bizi%20gira_%20asumitzen%20dugu%20egun%20bakar%20bat%20euskara%20hutsean%20egitea

Kiribil konpainiako Amaia Hennebuttek Ikusi Mikusi azoka aipatu digu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Irakasle, idazle, marrazkilari, kontalari, antzerkilari, proiektu eramaile eta Kiribil konpainiaren sortzaile izan da ere, asteazkeneko gomita Amaia Hennebutte izan dugu aste honetan.

Saran, urriaren 11 eta 12an izanen den Ikusi Mikusi haur eta gazte literatura azokaren 4. edizioa aipatu dugu.

Parise aldean, Montreuil-en egiten den azokan inspiratu zen Amaia Hennebutte, bakarrik euskarazko ekoizpenez osatu azoka hunen sortzeko. Eta formula atxiki dute, ostiralez eskolentzat eta larunbatez familientzat.


2024ko Urriaren 02a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Pastorala lan kolektiboa da, denak tren berdinean, xofur batekin bainan denak ber heinean"

Pastorala%20lan%20kolektiboa%20da_%20denak%20tren%20berdinean_%20xofur%20batekin%20bainan%20denak%20ber%20heinean

Pantxika Urruty Barkoxen sortua, eta Lapurdin errotua / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Pantxika Urruty errejenta, gure astezken goizeko gomita izan da aste honetan. Inesa De Gaxen pastorala, bakarrik zuzentzen duen bosgarren lana da.

Ekainean asteburu berean bi aldiz eman zuten Bastidan, Bardozen berriz emanen dute irailaren 21 eta 22 honetan 15.30etan.

Txartelak sarean erosten ahal dituzue edo Elkar dendan Baionan eta Ipar Euskal Herriko turismo bulegoetan.

Panpi Mercapideren gomita izan da ordu batez Pantxika Urruty.




2024ko Irailaren 18a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez dut uste bizi bat dugula baizik, heriotz bat bai, bainan artean bizi asko izaiten ditugu"

Ez%20dut%20uste%20bizi%20bat%20dugula%20baizik_%20heriotz%20bat%20bai_%20bainan%20artean%20bizi%20asko%20izaiten%20ditugu

Pantxoa Bergara Xabaltxek galderei erantzun eta pare bat kantu bota ditu zuzenean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Asteazken goiz honetan, Pantxoa Bergara Xabaltx artista genuen Asteazkeneko Gomita gure estudioan.

Zuraideko artista, kantari, musikari, irratilari, telebistako aurkezle, makila egile edota zaldizalea; aipagaiak ez dira eskas Xabaltxekin. Horrezgain ere disko berria ere urte ondarra gabe argitaratuko duela jakinarazi digu.

Panpi Mercapideren galderei erantzun eta kantu pare bat ere zuzenean eman ditu Xabaltxek.





2024ko Irailaren 11a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Psikologian pazienteak zer duen behar da jakin segidan, fite-fite, hori da ez dutana suportatu"

Psikologian%20pazienteak%20zer%20duen%20behar%20da%20jakin%20segidan_%20fite-fite_%20hori%20da%20ez%20dutana%20suportatu

Kattina Haran Razin, irailaren 4ko Asteazkeneko Gomita eta sasoi berriko lehena izan da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Asteazkeneko Gomita bereziaren bigarren sasoia ireki dugu irailaren 4 honetan Gure Irratian, Kattina Haran Razin lehen gomitarekin. Ordu batez beraz, berekin hitz egiteko denbora hartzen du Panpi Mercapidek elkarte munduan murgildua den Kattina Haran Razinekin. Hitzopen gaztetxea, EHZ festibala, Korrika edo berriki Zubi Xuria elkartearekin - Zurito ostatu ttipia sortu dute Itsasun.

Ibilbide oparoa duen lapurtarrak, lanbidez psikologoa dela azaldu dauku, ikasketak lehenik Tolosan egin ditu eta Kolonbian ere ikastaldi bat egin zuen.


2024ko Irailaren 04a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Irri egiten ahal dugu euskaraz, bainan askotan umore marka esaldi batean, frantsesez edo gazteleraz egiten dugu!"

Irri%20egiten%20ahal%20dugu%20euskaraz_%20bainan%20askotan%20umore%20marka%20esaldi%20batean_%20frantsesez%20edo%20gazteleraz%20egiten%20dugu!

Maryse Urruty antzerkia bere pasioaz aritu zauku / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Martxutakoa sortzez, Maryse Urruty antzerkilaria izaiteaz gain, musikari, taula zuzendari eta kantari da ere.

Antton Lukurekin egin zituela lehen urratsak antzerkian erran dauku.

Ikasketak, Sciences-Po Tolosan egin zituen. Berriz etorri zen Euskal Herrirat 2017an, Itzuli konpaina sortu zuen, eta gero ta gehio sartu da euskal antzerkiaren munduan. Langile zorrotza da eta ideiak ez ditu falta.


2024ko Ekainaren 27a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Musika hizkuntza unibertsala da eta terapia bat, haurra lokarrarazteko erabiltzen da, ezkontzetan edo ehorzketetan"

Musika%20hizkuntza%20unibertsala%20da%20eta%20terapia%20bat_%20haurra%20lokarrarazteko%20erabiltzen%20da_%20ezkontzetan%20edo%20ehorzketetan

Naia Robles Aranguiz-ekin bere disko eta lanak aipatu ditugu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Naia Robles-Aranguiz musikari kantaria izan da gure asteazkeneko gomita. Bere ibilbidean hamaika disko ateratu ditu, hiru bakarlari gisa eta azkena Musik’haria deitua, Yannick Telletxea eta Xabi Albisturrekin.

Papogorri ikusgarria aipatu digu, eta irakaskuntza utzi zuela musikoterapian formatzeko ere kondatu dio Panpi Mercapideri.




2024ko Ekainaren 19a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Umorea duen jendeaz mesfidatu behar da, usu umorea duzularik gauzak ilun ikusten ahal dituzu"

Umorea%20duen%20jendeaz%20mesfidatu%20behar%20da_%20usu%20umorea%20duzularik%20gauzak%20ilun%20ikusten%20ahal%20dituzu

Ekhi Lambert Gure Irratiko estudioetan egon da, bere azken diskoaz eta orokorkiago bere ibilbideaz hitz egiteko / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Sortzez Irulegikoa den Ekhi Lambert musikaria genuen gomita goizean. “Haustura” lehen diskoa atera zuen 2019an, eta joan den urte ondarrean “Inbasioak” deitu lana.

Bere bakarlari proiektuetaz gain, bestentzat sortzen ditu musikak eta konponketak. Musikaz bizi dela esplikatu dio Panpi Mercapideri.


2024ko Ekainaren 12a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Beste euskarri batzuekin, komiki, eleberri grafiko edo irudia sartuz, laguntzen ahal du literaturan sartzeko"

Beste%20euskarri%20batzuekin_%20komiki_%20eleberri%20grafiko%20edo%20irudia%20sartuz_%20laguntzen%20ahal%20du%20literaturan%20sartzeko

Maia Etchandy Euskal Kultur Erankundean mediazio kulturalaz arduratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Aste honetan Asteazkeneko Gomita Baionako Euskal Kultur Erakundean (EKE) mediazio kulturalaz arduratzen den Maia Etchandy izan da.

EKEren erronkak, arrangurak aipatu dituzte, tartean literatura laguntzea.

Panpi Mercapideri besteak beste gai hauek aipatu dizkio. Mediazioa egiteko momentuan, elkarteak direla heien ganat heldu erran dauku Maia Etchandyk.


2024ko Ekainaren 06a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016