EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA
"Erraiten da istorioak direla haurren lokarrarazteko, eta helduen iratzarrarazteko"
2025eko Urtarrilaren 08a
Xan Errotabahere ipuin kontatzailea Asteazkeneko Gomita izan dugu / GURE IRRATIA
Uztaritzeko istorio eta ipuin kontatzaile famatu bat genuen asteazken honetan gurekin: Xan Errotabehere.
Euskaraz behar dela gozatu, eta hitzekin sortu behar direla irudiak eta magia aipatu digu.
Xan Errotabeherek ez ditu hitzak falta, eta istorio kondan hartzen duen plazera aipatzeaz gain, erran dauku ere Lapurditik kanpo egon dela ingeles irakasle.