EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ainitz ikaslek ez dakite zergatik Seaskan diren, hautu bat da, Euskara ez da soilik bihotzean behar da erabili"

2025eko Apirilaren 09a

Ainitz%20ikaslek%20ez%20dakite%20zergatik%20Seaskan%20diren_%20hautu%20bat%20da_%20Euskara%20ez%20da%20soilik%20bihotzean%20behar%20da%20erabili

Ainara Orbezua Xalbador kolegioko ikasle ohia, orain bertan irakasle da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Xalbador kolegioak 40 urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 19an, ikasle, irakasle, laguntzaile ohi edo gaurkoak, gomit dira eguna Kanbon pasatzera.

Ainara Orbezua, ikasle izan da Seaskan, buraso, eta gaur egun Biologia irakasle da ere Xalbador kolegioan.

Irakaskuntzaz, azterketak euskaraz edo euskararen lekuaz Seaskako ereduan, aipatu ditu harekin Panpi Mercapidek. 40 urte horietan, erdia pasatu duela han lanean erran dio Ainara Orbezuak.





Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Hemengo sistema uzkaili zuen emigrazioak, etxe batzuetan haur guztiak joan ziren, ondorengorik ez zuten gurasoek"

Hemengo%20sistema%20uzkaili%20zuen%20emigrazioak_%20etxe%20batzuetan%20haur%20guztiak%20joan%20ziren_%20ondorengorik%20ez%20zuten%20gurasoek

Argitxu Camus Etxekopar euskal diaspora, eta honek historia landu ditu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Argitxu Camus Etxekopar izan da gure aste honetako gomita. Xiberotarra sortzez, Onizepekoa eta gaur Baionan bizi da.Euskal Ikasketetan doktore izan da Ameriketako Estatu Batuetan, Renoko unibertsitatean.

Euskal emigrazioa eta diaspora, landu eta gogokoen dituen gaiak aipatu dizkigu.

Euskaldunek elkarri igorri gutunak aztertu ditu, zer harreman zuten familiakoekin. Familia batzu hustu direla erran digu,ameriketarat dirua egiteko xedearekin joaiten baitziren.


2025eko Apirilaren 16a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Etxeen toponimian, behar da atxiki ahoskatzen duguna, baina inportantzia eman idatzizko formei"

Etxeen%20toponimian_%20behar%20da%20atxiki%20ahoskatzen%20duguna_%20baina%20inportantzia%20eman%20idatzizko%20formei

Peio Dibon Elissiry bardoztarrak genealogo lanak proposatzen ditu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Peio Dibon Elissiry bardoztarra izan da gure gomita asteazken honetan. Xarnegun bizi, Gaskoinia eta Euskal Herriaren mugan, euskara eta gaskoia menperatzen ditu.

Toponimia eta genealogia pasioak ditu, eta denbora berean lanbide ere. Familia Genealogo denez, edonor lagun lezake bere familiaren zuhaitza osatzen. Tokien izenek, deiturek, etxeen izenek, garrantzia handia dute gure erroen atzemateko.

Justuki herrietan izan diren helbideratze berriek, zenbakiekin izenak ordezkatzean, ez dutenez kalte egin galdegin dio Panpi Mercapidek.


2025eko Apirilaren 02a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez nuen baratzegintza egin nahi, aspergarria atzematen nuen, entseatu eta biziki maitatu dut

Ez%20nuen%20baratzegintza%20egin%20nahi_%20aspergarria%20atzematen%20nuen_%20entseatu%20eta%20biziki%20maitatu%20dut

Nolwenn Bouteille bretainiarra euskara ikasten ari da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Nolwenn Bouteille izan da gure aste honetako gomita. Euskara ikasi du 5 urtez ta formakuntza bat segitzen du AEK-n; ikastaldia Gure Irratian egitea hautatu du.

Sortzez Lyon-ekoa da, baina Bretainian handitu denak, kondatu dio Panpi Mercapideri kasik istripuz hasi dela baratzegintzan. Hazparneko CFAn laborantza formakuntza segitu du. Etxebizitzaren gaia ere aipatu dute. Zailtasunak izan ditu bizitoki baten atzemateko, bereziki ezezko bat justifikatua izan zaiolarik, kanpokoa zelakoan eta "odolaren izenean".




2025eko Martxoaren 26a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Gaztainak fama txarra du, pobreziaren sinboloa zen, irudi txar horrek makur handia egin dio"

Gaztainak%20fama%20txarra%20du_%20pobreziaren%20sinboloa%20zen_%20irudi%20txar%20horrek%20makur%20handia%20egin%20dio

Bere ekoizpenekin hurbildu da Beñat Itoiz, gure aste honetako gomita / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Duela 9 urte Gaztain Etxea muntatu zuen Beñat Itoizek. Gaztaina berriz balioztatzeko, ezpeletarra hasi zen gaztaina irina egiten, eta emeki-emeki bere katalogoa emendatu da.

Gaztaina krema, odolkia gaztainarekin, garagardoak, bixkotxak edota txokolatea tokiko enpresekin garatu ditu.


2025eko Martxoaren 19a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Lekuka zaila da Erle Beltzarekin lan egitea, Buckfast arrazako erle hibridoak baitira, eta hunek ziztatzen badu ez da gehiago Erle Beltza izanen"

Lekuka%20zaila%20da%20Erle%20Beltzarekin%20lan%20egitea_%20Buckfast%20arrazako%20erle%20hibridoak%20baitira_%20eta%20hunek%20ziztatzen%20badu%20ez%20da%20gehiago%20Erle%20Beltza%20izanen

Julene Etxeberri Pacheco gure gomita, Erle Beltza elkartearentzat animatzaile da EHLG-n / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Euskal Herriko Laborantza Ganbaran lan egiten duen Julene Etxeberri Pacheco, Saratarra, animatzaile da Erle Beltza elkartearentzat.

Igandean izanen den Itsasuko Erle beltzaren eguna aipatu dugu, bainan naturatik hurbil senditzen den emazte gazteak bere esperientzia desberdinak aipatu dizkigu, adibidez Alpesetan egon den garaiaz.


2025eko Martxoaren 13a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

“Gaur egun, ez dugu erraten ahal Kabalkada euskararen arnasgune bat dela”

Gaur%20egun_%20ez%20dugu%20erraten%20ahal%20Kabalkada%20euskararen%20arnasgune%20bat%20dela

Peio Berterretxe makearra izan da gure gomita aste honetan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Ihauterietako astearte gizena iraganik, Peio Berterretxe antzerkilari eta taula zuzendaria izan da gure Asteazken honetako Gomita.

Euskal Ikasketen baitako ikerlana, Lekorneko Kabalkadaz egin du, erran gabe doa beraz ihauterien gaia ongi menperatzen duela. Argi du, adibidez, gaur egun, Kabalkada bezalako ekimena, herriaren batzeko tresna ederra dela, eta helburuetariko bat ere hori dela. Baina, euskarari uzten dion lekuaren kasuan, dudak ditu.


2025eko Martxoaren 05a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Askorentzat erraztasun bat da euskaraz hitz egitea, batez ere sufrikarioaren edo minaren inguruan"

Askorentzat%20erraztasun%20bat%20da%20euskaraz%20hitz%20egitea_%20batez%20ere%20sufrikarioaren%20edo%20minaren%20inguruan

Elorri Arin Elizagoien psikologoak berriki instalatu du bere kabinetea Azkainen / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Irakasle, arraunlari, inklusio aholkulari, haurtzain, saltzaile, eta gaur egun Pedagogoa eta psikopraktikantea da Elorri Arin Elizagoien.

Asteazken goiz honetan Gure Irratiko gomita genuen, eta 2024ko urrian Azkainen ireki zuen Begi Bistan terapia kabinetea aipatu digu. Praktikatzen duen Terapia Motza zer den zehaztu digu besteak beste.


2025eko Otsailaren 26a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ihauterietan ematen den antzerkia ez da perfektua, karrikako antzerki herrikoia izan behar du"

Ihauterietan%20ematen%20den%20antzerkia%20ez%20da%20perfektua_%20karrikako%20antzerki%20herrikoia%20izan%20behar%20du

Aritz Bidegain uztariztarra, sukaldari, antzerkilari edota bertsolazalea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Lanbidez sukaldaria, noiztenka kantari, bertsozale eta antzerkilari: asteazken goiz honetako gomita Aritz Bidegain "Tartalo" izan dugu.

Hartzaro festibala kari, Burrunkaren ikusgarri berrian laguntza ekarri du eta ihauteriko antzerkien idazketan fidel izan da azken hamabost urteetan. Panpi Merkapiderekin solasean aritu dira ordu batez.



2025eko Otsailaren 19a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016