EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ez dut uste musika unibertsala dela, ikasi behar duzu bestea behatzen, musikaren bidez erlazioan sartzeko"

2025eko Ekainaren 25a

Ez%20dut%20uste%20musika%20unibertsala%20dela_%20ikasi%20behar%20duzu%20bestea%20behatzen_%20musikaren%20bidez%20erlazioan%20sartzeko

Julen Axiari musikari artista Errobiko festibaleko antolatzailea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Aste honetan Asteazkeneko Gomita Julen Axiari kantari, perkusionista izan dugu. Ezkandrai elkarteko zuzendari artistikoa da, Errobiko festibalaren antolatzailea. Itsasun uztailaren 17tik 20ra iraganen da aurten, “Ametsezko munduak” lemapean. Aurtengo edizioa 29garrena da.

Festibala aipatzeaz gain, artista herrikoiak bere ibilbidea aipatu dio Panpi Mercapideri, bereziki Kongon edo Turkian egin dituen perkusio ikastaldiak.




Email Facebook Twitter LinkedIn

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Victor Hugo euskaratua ez da euskal literatura, euskal zinema euskaraz egina da"

Victor%20Hugo%20euskaratua%20ez%20da%20euskal%20literatura_%20euskal%20zinema%20euskaraz%20egina%20da

Katti Pochelu hazpandarra, euskalgintza eta kulturan murgildua aspaldian / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Ttattola gaztetxean, EHZ-n, Eihartzea kultur etxean, Elkar-en, Euskararen Erakunde Publikoan edo Lurralde eremuko teknikari izan da Katti Pochelu hazpandarra.

Asteazkeneko gomita izan dugu asten honetan, gaur egun Gastibeltza ekoiztetxe eta banaketa sozietatean lan egiten duen Katti Pochelu.


2025eko Ekainaren 18a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Beti ezartzen dut lauburua, jendeak beti nahi du, baina makila zaharretan frankotan ez zen"

Beti%20ezartzen%20dut%20lauburua_%20jendeak%20beti%20nahi%20du_%20baina%20makila%20zaharretan%20frankotan%20ez%20zen

Michel Harispuru makila egileak Ibarlako bi ottoen segida hartu du / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Michel Harispuru, makila egilea izan da aste honetako gomita. Behaskanekoa sortzez, Baionan bizi da orain, eta kasik 20 urtez ingeniari izan da hegazkingintzan.

Bere bi osabek Ibarlan zuten makila fabrikaren segida hartzea deliberatu zuelarik bere lana utzi du, eta zortzi urtez Petri eta Panpi Harispururekin formatu da.Züzülun kokatua den Baionako tailerrean lan parte baten egitea erabaki du eta bestea Ibarlan.


2025eko Ekainaren 11a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Herri batean ezin dira bi errege edo erregina izan, hizkuntzekin berdin: elebitasuna tranpa hutsa da"

Herri%20batean%20ezin%20dira%20bi%20errege%20edo%20erregina%20izan_%20hizkuntzekin%20berdin:%20elebitasuna%20tranpa%20hutsa%20da

Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Ziburuko 6. liburu eta disko azoka iraganen da larunbatean Ziburuko plaza inguruan. Argia astekaria eta Baltsan elkarteak, 43 argitaletxe gomitatu dituzte aurten argitaratu 110 berrikuntza aurkezteko. 1200 bat bisitari ibiltzen dira usaian.

Antolaketan den Ladix Arrosagarai, asteazkeneko gomita izan dugu, Panpi Mercapiderekin aipatu dute egitaraua. Bestelako gaiak ere aipatu dituzte oren bateko solasean, tartean ikastolen baitan sortu zuten Integrazio Batzordea.



2025eko Ekainaren 04a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Esku lanetan plazer haundia hartzen da, langile guti dut ikusi "burn out" egiten"

Esku%20lanetan%20plazer%20haundia%20hartzen%20da_%20langile%20guti%20dut%20ikusi%20burn%20out%20egiten

Robert Andueza Lapurdi garajearen sortzailea

MP3 jaitsi

Robert Andueza Larresoroar Lapurdi garajearen sortzailea aste honetako gomita izan da.

Duela 35 urte hasi zen, eta berriki erretreta hartu du, Mikel bere semeari garajeako giltzak utziz.

Euskarak bere lekua du komunikazioan ere: “nere auto berria hemen erosten dut” irakur daiteke.

Mekanikari interesatzen den gazteak eskas direla azpimarratu digu. Berriki migrante batzueri ere xantza eman die mekanika entseatzeko bere autotegian. Atea idekiak proposatzen dira lanbide hau ezagutarazteko.

Bainan Robert Anduezak erran digu, lehen gazteak ate joka ibiltzen baziren aprendizgoan sartzeko, azken urteetan interes gutiago erakusten dela ofizio honentzat damutzen da.


2025eko Maiatzaren 22a



EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Uste dut pantailek ez dutela dena irabazi, bada jendea oraino liburuari atxikia dena"

Uste%20dut%20pantailek%20ez%20dutela%20dena%20irabazi_%20bada%20jendea%20oraino%20liburuari%20atxikia%20dena

Aines Hariztoi-ek, Hazparnen ostatu liburu denda bat irekiko du ekain hastapenean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Aines Hariztoi izan da asteazken honetako gomita. Et’abar deitu ostatu liburu denda irekiko du Hazparnen, ekain hastapenean, Lissar karrikaren 17.zenbakian.

Literaturari dedikatu gune bat, liburuak salduko baititu hemen, eta leku berean kafe edo beste hartzen ahalko baita ostatuan. Kultur ekintzak, liburu aurkezpen, erakusketak ere proposatuko ditu gune berri horretan.


2025eko Maiatzaren 14a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Errexago zaigu 'milesker adio' erratea euskaraz, 'egun on' baino, hola elkarrizketa fini ta banoa"

Errexago%20zaigu%20milesker%20adio%20erratea%20euskaraz_%20egun%20on%20baino_%20hola%20elkarrizketa%20fini%20ta%20banoa

Eneko Gorri, Plazara kooperatibako kidea / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Eneko Gorri arbonarra izan da gure aste honetako gomita. Militantzia, dantza, UEU, Euskara eta Plazara aipatu ditu besteak beste Panpi Merkapiderekin.

Luzaz laguntzaile izan da EHZ festibalean, eta oroitzapen horiek oraindik gogoan zituela eta esperientzia ezinago formatzailea zela erran dio besteak beste. Plazara kooperatibako sortzaile eta kide da orain Eneko Gorri, hortaz ere aritu dira.


2025eko Maiatzaren 07a


EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

“Emazte gisa, presio sozialarengatik, zure burua konbentzitzen duzu ezin duzula egin, baina ez da batere egia”

Emazte%20gisa_%20presio%20sozialarengatik_%20zure%20burua%20konbentzitzen%20duzu%20ezin%20duzula%20egin_%20baina%20ez%20da%20batere%20egia

Luxi Detxart baionarrarekin, bizikleta, bidaiak, jujitsua edota miltantzia aipagai / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Bizikleta zale, Luxi Detxart baionarrak, 5000 kilometro egin berri ditu bere bi errotadunarekin, Europan zehar 8 hilabetez.

Kontinente zaharra ezagutzeko parada ederra, baina hori baino gehiago hainbat arlo uztartu dizkio bere bidaiari Jujitsua eta militantzia besteak beste. Burua bete ideia sartu da Euskal Herrira. Asteazken honetako gomita izan da Olatz Idoaterekin.


2025eko Apirilaren 30a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskaraz izateak laguntzen ahal du sofrologian, baina gertatzen ahal da nahi izaitea gure mundukoa ez den norbait"

Euskaraz%20izateak%20laguntzen%20ahal%20du%20sofrologian_%20baina%20gertatzen%20ahal%20da%20nahi%20izaitea%20gure%20mundukoa%20ez%20den%20norbait

Maialen Alfaro sofrologo eta musikaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Maialen Alfaro angeluarra hurbildu da Gure Irratira aste honetan. 15 urtez, gorputz heziketa irakasle izan ondotik, orain sofrologoa da, musikaz lagundurik.

Kantari eta gitarristak, istorio parte hartzaileak proposatzen ditu bere ikusgarrietan, eta azken garaietan Hiru Emazte Kantari Gogoan emanaldian ibiltzen da, Lurdes Iriondo, Estitxu Robles eta Maite Idirin omentzeko.

Sofrologia aipatu dute Panpi Mercapidekin, nahiz eta medikuntza ez izan, mediku batek sortu duela esplikatu dio.


2025eko Apirilaren 23a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016