EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! Quiz 4

2019ko Apirilaren 05a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! Quizz 3

Ixo!_Quizz_3

MP3 jaitsi

Gaur: Frerecussions vs Fizt and Furiuz

2019ko Martxoaren 15a

EMANKIZUNAK | IXO!

ixo! Quizz 2

ixo!_Quizz_2

MP3 jaitsi

Newhouse VS Kuartz

2019ko Otsailaren 08a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! Quiz berriz abiatu da!

Ixo!_Quiz_berriz_abiatu_da!

MP3 jaitsi

Gaurkoan Mattin Perezen gomitak Torheit musika taldekoak Ixo! Team-en kontra.

2019ko Urtarrilaren 17a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Torheit

Ixo!_-_Torheit

MP3 jaitsi

Ixo!ren azkena ospatzen dugu aste huntan Suhuskuneko Torheit metal taldearekin! Josu Guillen ere hor zen bere kronikak ederki burutzeko!

2018ko Ekainaren 22a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Dama

Ixo!_-_Dama

MP3 jaitsi

3. diska ateratzeko zorian dira Dama taldeko nafartarrak! Beren ibilbidea aipatzera etorri dira Ixo! Emankizunera. Hori dena Josu Guillenen begipean!

2018ko Ekainaren 08a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016