EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Dama

Ixo!_-_Dama

MP3 jaitsi

3. diska ateratzeko zorian dira Dama taldeko nafartarrak! Beren ibilbidea aipatzera etorri dira Ixo! Emankizunera. Hori dena Josu Guillenen begipean!

2018ko Ekainaren 08a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Orbel

Ixo!_-_Orbel

MP3 jaitsi

Estudio betea genuen aste huntan Ixo! Emankizunean! Orbel taldeko lau kideak etorri zaizkigu beren lehen EPa aurkeztera "Beyond There" giro alai batean. Josu Guillenek ere Orbelen analisia egin du eta bere ondorioak eman dizkigu!

2018ko Ekainaren 01a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Brah Brah

Geixo_-_Brah_Brah

MP3 jaitsi

Punk Hardcore inguruko musika sustatzeko sortu zuten Brah Brah kolektiboa. Gaur horren inguruan egoiten gira Txomin eta Patekin eta ekainaren 8ko gaualdia aipatzen dugu ere!
Brah!!

2018ko Maiatzaren 25a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Atabaletik

Ixo!_-_Atabaletik

MP3 jaitsi

Larunbatean Miarritzeko Atabal gelatik egin dugu emankizun berezia. Programan: Esker 1000 eta EHZ!
Eta oren batez Diabolo Kiwi funk taldeak kantuak eskeini dizkigu zuzenean!!

2018ko Maiatzaren 22a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - 2zio

Ixo!_-_2zio

MP3 jaitsi

Raparen tenorea zen Ixo! Emankizunean aste huntan. Odei Barroso Gomila etorri zaigu 2zio taldearen azken aktualitate kargatua aipatzera eta Rap munduaz duen iritzia ematera!
Rap mundua, justuki, analisatu dituzte gure bi kronikalariek: Josu Guillen eta David Ondars!

2018ko Maiatzaren 18a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Inoiz etorriko ez diren taldeak

Geixo_-_Inoiz_etorriko_ez_diren_taldeak

MP3 jaitsi

Arrazoi ezberdinengatik talde batzu ez ditugu inoiz entzungo Ixo! Emankizunean. Ala ere kalitatezkoak dira eta aipatu nahi genituen, horra talde horien selekzio ttipi bat, Maylis Calvet eta Josu Guillenekin.

2018ko Maiatzaren 04a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016