EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Nafarroaren Eguna

geixo_nafarroaren_eguna

MP3 jaitsi

Urtero bezala Nafarroaren Eguna heldu zaigu. Haurtengo 40. edizioa aurkezteko Xan Antton, Graxi, Eñaut eta Battitt antolatzaileak etorri dira gure estudioetara kantu zonbaitzurekin!

2018ko Apirilaren 27a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Cyber

ixo_cyber

MP3 jaitsi

Cyber taldea deskubritu dugu eta Patxi Lascarayen eta David Ondarsen kronikak entzun aste huntako emankizunean!

2018ko Apirilaren 19a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Gadafiste Brothers

ixo_gadafiste_brothers

MP3 jaitsi

Saif Al Naberi, Saif Al Laborari eta Saif Al Basurero genituen atzoko gomitak Gadafiste Brothers taldea Ixo! Emankizunean aurkezteko. Beren ispiritua ekarri dute ere eta mosh emankizun bat sortu dute! Horrez gain Josu Guillenek musika munduko anekdotak ederrak kondatu dizkigu...

2018ko Apirilaren 13a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Buru Beltz Fest

geixo_buru_beltz_fest

MP3 jaitsi

Asteburu huntan da! Euskal Herriko metal festibala bi egunez iraganen da apirilaren 6 eta 7 hontan. Parada bikaina guretzat Buru Beltz festibalaz gehiago jakiteko Iban Falxa eta Mikel Gastabidekin!
METAL \m/

2018ko Apirilaren 06a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Hertzainaken Omenez

ixo_hertzainaken_omenez

MP3 jaitsi

Hertzainak taldearen omenez gaualdi bat antolatu du angeluko Kimua Ikastolak. Ixo! Emankizunean aintzina pixkat bat hartu dugu, gaualdi hortan arituko den Tristtan Mourguy etorri baita Hertzainaken bere bertsioak zuzenean emaitera!

2018ko Martxoaren 30a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Willis Drummond

ixo_willis_drummond

MP3 jaitsi

Jurgi Ekizarekin ginen Ixo! Emankizunean, Willis Drummonden azken berriak aipatzeko, eta bada erraitekoa!
Horrez gain Josu Erakasleak bere ikaslearen gela kontseilura gombidatu gaitu...

2018ko Martxoaren 23a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016