EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Japonia

Geixo_-_Japonia

MP3 jaitsi

Ekialdera goaz aste huntako Geixo emankizunarentzat. Josu Guillenekin kantu zonbaitzu hedatzen ditugu, justu behar dena kultura horri interesatzeko!

2018ko Otsailaren 23a, 13:51

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Begiz Begi

Ixo!_-_Begiz_Begi

MP3 jaitsi

Begiz Begi taldearen Ixo! Emankizuna bizia da, humoretsua eta ikasgaiez betea! Eta Josu Guillenek gainera kronika tutoriala bat egin digu!

2018ko Otsailaren 16a, 16:58

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musikatxiloaldiaren emaitza

Ixo!_-_Musikatxiloaldiaren_emaitza

MP3 jaitsi

Bukatu da Musikatxiloaldia. 5 talde, 5 kantu, irabazle 1 baina galtzailerik ez! Maitena Beheran eta Jokin Irungaraiekin kantuen azken itzuli bat egiten dugu, emaitza eman aintzin.

2018ko Otsailaren 09a, 10:24

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musika Derbia

Ixo!_-_Musika_Derbia

MP3 jaitsi

Musikatxiloaldiaren 5 kantuak giro eta mundu ezberdinak eskeini dizkigute. Hori guztia entzuten eta aipatzen dugu Josu Guillenekin!

2018ko Otsailaren 02a, 13:00

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musikatxiloaldia

Ixo!_-_Musikatxiloaldia

MP3 jaitsi

Asteburu huntan iraganen da Musikatxiloaldia, Ixo! Emankizunaren desafioa. 48 orenez parte hartzaileek kantu original bat sortu eta grabatu beharko dute.
Ixo! Emankizunean gombidatu ditugu bi partaide, David Ondars eta Allande Etxeberri, beren prestaketa aipatzeko. Gainera, Josu Guillen hor zen ere bere ikuspundua emaiteko lehiaketa horri buruz!

2018ko Urtarrilaren 26a, 11:11

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Hurmurao

Ixo!_-_Hurmurao

MP3 jaitsi

Urtea bukatzen dugu ederki Hurmurao taldearekin!
Metal munduan egonen gira ere Allande Etxeberriren kronikarekin eta Josu Guillenek gomita berezia ekarri digu!

2017ko Abenduaren 22a, 12:04


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016