EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musika Derbia

ixo_musika_derbia

MP3 jaitsi

Musikatxiloaldiaren 5 kantuak giro eta mundu ezberdinak eskeini dizkigute. Hori guztia entzuten eta aipatzen dugu Josu Guillenekin!

2018ko Otsailaren 02a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Musikatxiloaldia

ixo_musikatxiloaldia

MP3 jaitsi

Asteburu huntan iraganen da Musikatxiloaldia, Ixo! Emankizunaren desafioa. 48 orenez parte hartzaileek kantu original bat sortu eta grabatu beharko dute.
Ixo! Emankizunean gombidatu ditugu bi partaide, David Ondars eta Allande Etxeberri, beren prestaketa aipatzeko. Gainera, Josu Guillen hor zen ere bere ikuspundua emaiteko lehiaketa horri buruz!

2018ko Urtarrilaren 26a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Hurmurao

ixo_hurmurao

MP3 jaitsi

Urtea bukatzen dugu ederki Hurmurao taldearekin!
Metal munduan egonen gira ere Allande Etxeberriren kronikarekin eta Josu Guillenek gomita berezia ekarri digu!

2017ko Abenduaren 22a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! Kantuz - Durangoko Azoka

ixo_kantuz_durangoko_azoka

MP3 jaitsi

Berezia izanen da gaurkoa!
Ixo! eta Kantuz Kantu emankizunek bat egin dute Durangoko Azokatik saioa betea eskeintzeko:
En Tol Sarmiento, Mice, Ze Esatek, La Banda Del Abuelo eta NIzuri Tazuneri taldeak elkarrizketatu ditugu Maia Muruagarekin!

2017ko Abenduaren 11a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Fizt&Furiuz

ixo_fizt_furiuz

MP3 jaitsi

Metal talde berri bat agertu da duela gutti Itsasu inguruetan: Fizt&Furiuz. Taldeko kide diren Josu Guillen eta Bastien Mariannekin proiektu hori aipatu dugu. Eta kroniketan hasteko Itsasuko Gau Eskolako ikasleak ditugu!

2017ko Azaroaren 24a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Egurretan

geixo_egurretan

MP3 jaitsi

Metal musika izanen da gaurko gaia Geixo Emankizunean. Horretarako Josu Guillenekin hautatutako kantuak entzuten ditugu!
\m/

2017ko Azaroaren 17a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016