EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Kilika Gaztetxea

Geixo_-_Kilika_Gaztetxea

MP3 jaitsi

Azkaineko Kilika Gaztetxeak 10 urte ospatzen ditu aurten eta hori ospatzeko Geixo emankizunera etorri dira Ana Olazagazti, Kattin Deliart eta Mailys Gracy gaztetxeko kideak. 10 urteetako bestan bezala estilo ainitzeko musika entzunen dugu emankizun hortan!

2017ko Urriaren 20a, 11:56

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Frikun

Ixo!_-_Frikun

MP3 jaitsi

Giroa beroa izan da Ixo! Emankizunean aste huntan! Karaibetako musika ekarrik du Frikun taldeak bere teklatuaren eskuetatik, Txomi Dhers.
Josu Guillen hor zen ere bere kronika egiteko eta zinema aipatu du Mattin Perezek 2. kronikan!

2017ko Urriaren 13a, 11:43

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - EHZ

Geixo_-_EHZ

MP3 jaitsi

EHZ zen Geixoren gomita aste huntan. Xalbat Borda eta Mikel Frantsesenarekin Festibala aipatu dugu, baita ere beren musikari bizia eta jokoak ere egin ditugu. Hori dena musika ona entzunez!

2017ko Urriaren 06a, 11:05

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Sorotan Babies

Ixo!_-_Sorotan_Babies

MP3 jaitsi

Metala aipagai aste huntan Ixo! Emankizunean. Sorotan Babies taldeko Xabi Biscaye eta IƱigo Irazokirekin atera dituzten bi diskak aztertu ditugu.
Kronikalariak ere hor genituen: Josu Guillen metal munduan egon da, David Ondars aldiz Donibane Lohitzunen bisita egin digu!

2017ko Irailaren 29a, 11:43

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Goxoki Gaztetxea

Geixo_-_Goxoki_Gaztetxea

MP3 jaitsi

Geixo emankizuna estreinatzen dugu gaur. Oren batez antena idekitzen dugu gure entzuleeri mezuak eta kantuak pasarazteko.
Baina horrez gain, aldi oro gomita bat ukanen dugu gurekin, izan gaztetxe, elkarte edo simpleki lagun talde bat.
Gure lehen gomita Geixo emankizunan: itsasuko Goxoki Gaztetxea!

2017ko Irailaren 15a, 14:03

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Zezenaren Taldea

Ixo!_-_Zezenaren_Taldea

MP3 jaitsi

Ixo! Emankizuna itzultzen da formatu luze batean! Oren batez Euskal Herriko talde baten ezagutza eginen dugu eta horrez gain bi kronikalari ukanen ditugu gurekin!
Aste huntan Balkanetako Zezenaren Taldearen musika dantzagarria eta gogorra aipatuko dugu eta David Ondars & Idoia Rodriguezek gure kronikalarien sasoina abiatuko dute!

2017ko Irailaren 08a, 12:57


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016