EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Newhouse

Ixo!_-_Newhouse

MP3 jaitsi

Newhouse taldea Ixo! Emankizunaren sasoieko azken gomita izanen da. Etxeberri anaiek gitarra apala eta bateria baizik ez dute erabiltzen gure mugiarazteko. Entzutekoa!

2017ko Uztailaren 13a, 10:10

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 06 27

Adi_2017_06_27

MP3 jaitsi

Zezenaren taldea, New House, Band Of Dixie, Panda Valium, Unkle, Flogging Molly, Ride, Rancid, Sinergia, Un Air deux Familles, Powerflo, Atrium.

2017ko Ekainaren 29a, 14:55

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Falta

Ixo!_-_Falta

MP3 jaitsi

Beñadin Lohiague, Falta taldeko kantari eta gitarista dugu gomita aste huntan Ixo! Emankizunean. Post-Rock musika hypnotikoa aurkezten digute lehen EP batekin. Hori aipatzen dugu baina baita ere beste gai ainitz gaurko saioan!

2017ko Ekainaren 22a, 11:08

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 06 20

Adi_2017_06_20

MP3 jaitsi

Mikel Urdangarin, Goienetxe Anaiak, After Life, Sermond's, Camille, Moby, Royal Blood, Biga Ranx, B Boys, Jim Murple Memorial, Pastors Of Muppets, Curva Sur.

2017ko Ekainaren 21a, 15:32

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2017 06 13

Adi_2017_06_13

MP3 jaitsi

Iker Martinez, Anaguria, Elbereth, Irkaia, The Anarchy Arias, Beth Ditto, Phoenix, Doctor Flake, Keny Arkana, Rise Against, Volumes, Igorr

2017ko Ekainaren 14a, 12:38

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Ztah

Ixo!_-_Ztah

MP3 jaitsi

Metala itzultzen da Ixo! Emakizunera!
Ztah taldeko Jon Sudupe gitaristak eta Iñaki Plaa kantariak taldearen ibilbidea aipatzen digute!

2017ko Ekainaren 08a, 19:55


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2018

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016