EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Euskaraz izateak laguntzen ahal du sofrologian, baina gertatzen ahal da nahi izaitea gure mundukoa ez den norbait"

_euskaraz_izateak_laguntzen_ahal_du_sofrologian_baina_gertatzen_ahal_da_nahi_izaitea_gure_mundukoa_ez_den_norbait_

MP3 jaitsi

Maialen Alfaro angeluarra hurbildu da Gure Irratira aste honetan. 15 urtez, gorputz heziketa irakasle izan ondotik, orain sofrologoa da, musikaz lagundurik.

Kantari eta gitarristak, istorio parte hartzaileak proposatzen ditu bere ikusgarrietan, eta azken garaietan Hiru Emazte Kantari Gogoan emanaldian ibiltzen da, Lurdes Iriondo, Estitxu Robles eta Maite Idirin omentzeko.

Sofrologia aipatu dute Panpi Mercapidekin, nahiz eta medikuntza ez izan, mediku batek sortu duela esplikatu dio.

2025eko Apirilaren 23a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 04 15

adi_2025_04_15

MP3 jaitsi

Maruxak x Tapia ta Leturia x 3K4in, Mirua, Pilik Ez, NameOff, Anika, Arcade Fire, Odezenne, JC Satan, Car Seat Headrest, Joni, Kaschalot, Psykup.

2025eko Apirilaren 17a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Hemengo sistema uzkaili zuen emigrazioak, etxe batzuetan haur guztiak joan ziren, ondorengorik ez zuten gurasoek"

_hemengo_sistema_uzkaili_zuen_emigrazioak_etxe_batzuetan_haur_guztiak_joan_ziren_ondorengorik_ez_zuten_gurasoek_

MP3 jaitsi

Argitxu Camus Etxekopar izan da gure aste honetako gomita. Xiberotarra sortzez, Onizepekoa eta gaur Baionan bizi da.Euskal Ikasketetan doktore izan da Ameriketako Estatu Batuetan, Renoko unibertsitatean.

Euskal emigrazioa eta diaspora, landu eta gogokoen dituen gaiak aipatu dizkigu.

Euskaldunek elkarri igorri gutunak aztertu ditu, zer harreman zuten familiakoekin. Familia batzu hustu direla erran digu,ameriketarat dirua egiteko xedearekin joaiten baitziren.

2025eko Apirilaren 16a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 04 08

adi_2025_04_08

MP3 jaitsi

Maddi, Somak, Inoiz, Minutos De Odio, Obongjayar, Los Fastidios, Slumb, Soviet Suprem, Druugg, Bruit≤, Snooze, Who I Am.

2025eko Apirilaren 09a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Ainitz ikaslek ez dakite zergatik Seaskan diren, hautu bat da, Euskara ez da soilik bihotzean behar da erabili"

_ainitz_ikaslek_ez_dakite_zergatik_seaskan_diren_hautu_bat_da_euskara_ez_da_soilik_bihotzean_behar_da_erabili_

MP3 jaitsi

Xalbador kolegioak 40 urte betetzen ditu aurten. Apirilaren 19an, ikasle, irakasle, laguntzaile ohi edo gaurkoak, gomit dira eguna Kanbon pasatzera.

Ainara Orbezua, ikasle izan da Seaskan, buraso, eta gaur egun Biologia irakasle da ere Xalbador kolegioan.

Irakaskuntzaz, azterketak euskaraz edo euskararen lekuaz Seaskako ereduan, aipatu ditu harekin Panpi Mercapidek. 40 urte horietan, erdia pasatu duela han lanean erran dio Ainara Orbezuak.




2025eko Apirilaren 09a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2025 04 01

adi_2025_04_01

MP3 jaitsi

Kerobia, Dena, Karma, Horzdun, Perfume Genius, Pahua, Landes Emile, Black Country New Road, Marcel, Young Widows, Lauren Babic, Telepathy.

2025eko Apirilaren 02a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2025

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016