EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Willis Drummond

ixo_willis_drummond

MP3 jaitsi

Jurgi Ekizarekin ginen Ixo! Emankizunean, Willis Drummonden azken berriak aipatzeko, eta bada erraitekoa!
Horrez gain Josu Erakasleak bere ikaslearen gela kontseilura gombidatu gaitu...

2018ko Martxoaren 23a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 03 20

adi_2018_03_20

MP3 jaitsi

Santi DDC, Olatz Salvador, Amankomun, Irazi, The Shins, Of Montreal, Diables de La Garrigue, Balkan Beat Box, Jack White, Grayssoker, Iron Reagan, Mike Litoris Complot.

2018ko Martxoaren 21a

EMANKIZUNAK | IXO!

Ixo! - Esker 1000

ixo_esker_1000

MP3 jaitsi

Esker 1000 proiektuaren aurkezpena ukanen dugu gaur. Programa anitza eta luzea dute azaltzeko Maylis Calvet eta Laida Camblong-ek. Eta beti bezala Josu Guillenek, bere kronikarekin, munduaren iritzia ekarriko digu.

2018ko Martxoaren 15a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 03 13

adi_2018_03_13

MP3 jaitsi

Seitan, Broken Brothers Brass Band, Tooth, Moby, Young Fathers, The Herbaliser, Giedre, French Fuse, Glowbug, I Fight the Bears, Ministry.

2018ko Martxoaren 14a

EMANKIZUNAK | IXO!

Geixo - Neskak Rockan

geixo_neskak_rockan

MP3 jaitsi

Rocka gizon afera ote da? Noski ezetz, baina oraino neska guttiegi entzuten ditugu riff idartsuak jotzen. Gaur neska horiek aurkezten ditugu Maylis Calvet eta Josu Guillenekin!

2018ko Martxoaren 09a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2018 03 06

adi_2018_03_06

MP3 jaitsi

BBAX, Luma, Guda Dantza, Kuartz, Franz Ferdinand, Yo La tengo, Cecil Frena, Kemuri, Talco, Black Tiger Sex Machine, Pleymo, Infraktor

2018ko Martxoaren 07a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016