EMANKIZUNAK | DISKO GOGORRA

Disko Gogorra #19

disko_gogorra_19

MP3 jaitsi

Francis Facultatif naiz, urte osoan, eta hilabetero munduaren itzulia musikan egitea proposatzen dautzuet.

Hilabete honetako emankizunean:

  • Vinicio Capossela
  • El General
  • Ondatropica
  • Peyo Torres y sus Diablos del Ritmo
  • Gata Cattana
  • Aziza Brahim
  • Todd Edwards (remix Cerrone feat Manu Dibango)
  • Daniel Sepe eta Andrea Tartaglia
  • Six Boys in trouble
  • Sons of Kemet
  • Trans Kabar

2023ko Urriaren 30a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 10 24

adi_2023_10_24

MP3 jaitsi

Tenpora, Olatz Salvador & Idoia Asurmendi & Itziar Ituño, Ezta Ilen, Urkara, Marta Del Grandi, Bombay Bicycle Club, Fat Freddy's Drop, Bibi Club, For Our Legacy, Mss Frnce, Go Ahead And Die, Grand Mexican Warlock

2023ko Urriaren 25a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Gaztaina desagertu zen Europan, bainan Horma garaian Euskal Herrian atxiki zuen"

_gaztaina_desagertu_zen_europan_bainan_horma_garaian_euskal_herrian_atxiki_zuen_

MP3 jaitsi

Gilles Texier izan da urriaren 25eko Asteazkeneko Gomita, eta gaztaina izan dute solasgai Panpi Mercapiderekin. Elikagai abandonatu hau berriz biziaraztea eta erabiltzea gogoko du, Ardeche eskualdean ikasi zuen bezala.

Gaztaina elkartea sortu dute, jakintza bat berreskuratzeko, balorizatzeko eta promozionatzeko.

Gaztaindiak aspaldian izan dira Euskal Herrian, eta gaztainaren kultura galdu balin bada, berriz behar dela biziarazi uste du Gilles Texier urepeldarrak. Bere ekoizpenak, irin gaztaina adibidez, Urepele inguruko komertzioetan atzematen ahal dituzue edo Baigorriko merkatuan.

2023ko Urriaren 25a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 10 17

adi_2023_10_17

MP3 jaitsi

Mice feat Benizze & Annekdotas & Haizetxo, Eire, Txopet, Horzdun, Jamila Woods, Metric, Ok Go, Flamingods, Sarakiniko, It It Anita, The Voynich Code, Fortiû°

2023ko Urriaren 18a

EMANKIZUNAK | ASTEAZKENEKO GOMITA

"Hegazkina bezala da enpresa, ez bada ongi gidatzen erortzen da"

_hegazkina_bezala_da_enpresa_ez_bada_ongi_gidatzen_erortzen_da_

MP3 jaitsi

Aste honetako Asteazkeneko Gomita, Senpereko Pierre Bastres izan dugu Gure Irratian oren batez.

Enpresetan informatika garapena, edo barne antolaketan laguntza ekartzeko sortu du Antola Cooperation estruktura. Eta bestalde Mamia kolektiboan bildua da beste hiru kideekin.

Panpi Mercapideriekin izan duen solasa entzuten ahal duzue.

2023ko Urriaren 18a

EMANKIZUNAK | ADI

Adi 2023 10 10

adi_2023_10_10

MP3 jaitsi

Nøgen, Anonyme Popular, BSRT Kolektiv, Vibora, Wilco, Kevin Holliday, EMPRS, Vanishing Twin, Priape, Genn, Harm's Way, Code Orange.

2023ko Urriaren 11a


Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016