Ikas pedagogia zentroa bere biltzar nagusia prestatzen ari da
2019ko Martxoaren 14a
Fred Larrondo Ikas zentroan idazkaritza eta hedapenaz arduratzen da / Gure Irratia
2019 urteko 260 bazkide ditu Ikasek, 190 pertsona fisikoak (irakasleak adibidez) eta 70 pertsona moralak direnak (ikastetxeak adibidez). Bazkidetza egitea oraindik egitea posible da.
Martxoaren 30ean eginen du bere biltzar nagusia pedagogia zentroak Uztaritzen goizeko 9:30tan. Pasa den urtearen bilana eta ondoko urteko erronkak aipatzeko eta eztabaidatzeko parada.
Ikas zentroaren hilabeteko kronika Fred Larrondorekin egin du aldi honetan Panpi Mercapidek.