Udaberriko lehen egunetako lanak baratzean
2019ko Martxoaren 26a
Marrubiak landatzeko garai egokia da / irudia : www.terrevivante.org À‚© Antoine Bosse-Platière
Juan Migel Olaizola baratzegintza kronikaria gurekin izan zen Udaberriko lehen egunean, martxoaren 20an. Negua aspaldian ahantzia genuen, alta karroina ez dugu oraindik baztertzen ahal.
Marrubiak landatzeko ordua da oraindik, udazkenean ongi emanen dute. Lusarrak ere ereiteko garaia da, denbora luzaz landatzen ahal da, beraz orain ere garaia da. Bainan horren egiteko ere, baratzea garbitzeko momentu egokia da, hosto zaharrak bildu, edota errez adibidez. Battitt Crouspeyrekin mintzatu da Juan Migel Olaizola.