Alfonso Zapicoren Zubigileak komikia
2019ko Apirilaren 19a
Aines Haristoy Zubigileak / Gure Irratia
Aines Haristoy literaturzaleak aipatzen daukun gaurko kormikia: Zubigileak.
2016ko neguaren lehen egunean, Eduardo Madina eta Fermin Muguruza Irunen elkartu ziren. Aitzakia Jot Down magazinerako elkarrizketa bat izan zen, baina edozein estakuru izan zitekeen egokia bi euskaldun horiek, bizi-ibilbide itxuraz oso desberdinak izan dituzten bi euskaldun horiek, elkartzeko. Madina À¢Â€Â“2002an ETAren atentatu batetik bizirik atera zen politikari sozialistaÀ¢Â€Â“ eta Muguruza À¢Â€Â“Kortaturen lider historikoa eta Euskal Herriko musikaren erreferentzietako batÀ¢Â€Â“ solasean aritu ziren kafe baten aurrean, Alfonso Zapico marrazkigileak une haren potreta bere koadernoan jasotzen zuen artean. Zirriborro haiek izan ziren Zubigileak albumaren hazia. Euskal gazteen zenbait belaunaldiren narrazioa da albuma, zuri beltzean marraztu beharreko historia.