Balentziagaren erakusketa ikusteko azken egunak
2019ko Irailaren 06a
Cristobal Balentziagak egin arropak tinduz eta argazkiz inguratuak dira / www.bayonne.fr
Cristobal Balentziaga Eizagirre, Getarian sortu jostun famatua da. Munduan gaur egun ezaguna, Balenciaga izena, luxuzko marka bat bilakatu da erosia izan denetik, bainan horren gibelean, hastapen batean, gizon bat da, bere bidea egin duena, amaren trebezia bereganatuz, joskintza ikasi du, eta fama handia bildu du.
Erakusketa bat bada Baionako Didam gunean ekainetik, irailaren 8an bukatzen dena.
Maika Lapouble gida da, eta bertan ere erakusketaren bisita bat egin du euskaraz, Arantxa Idiederrekin.