Biarritzeko mediatekan euskara eta euskal ekoizpenen garapena martxan
2019ko Irailaren 24a
Nora Arbelbide Biarritzeko mediatekan
Nora Arbelbide gurekin izango da hilabetero kronika batentzat. Mediatekako euskal fondoaz arduratzen da, baita animazioetaz ere.
Irailaren 28an, adibidez Gotzon Barandiaran idazle poeta eta Rafa Rueda kantari musikariarekin
Euskal kantagintzaz tailer bat proposatzen dute. Euskal Herriaren, euskal musikaren, kulturaren eta hizkuntzaren historia garaikidea ulertzeko gakoak eman eta sorkuntzarako griña elikatzeko hitzordu artistiko, goizeko 10etan.
Informazioa hemen, izen emateak sms bidez egiten ahal dira: 06 40 79 84 62.