Maika Lapoublekin bisita gidatua San izpiritu auzoko obren ikusteko
2019ko Irailaren 25a
Maika Lapouble gidaria JAUNE artistaren obrari begira / GURE IRRATIA
Hirugarren aldikotz aurten antolatzen dute Baionan Point de Vue festibala. Baionako murru batzu, artista batzuek tindatzen dituzte.
Maika Lapouble, gidaria da. Festibalaren antolatzaile den Spacejunk baita Didam-entzat ere bisitak proposatzen ditu euskaraz. Hilabetero gurekin izango da ere Gure irratian.
Baionako San izpiritu auzoan ibili gira Maikarekin, larunbatean irailaren 28an proposatzen duelarik Mintzalasaien baitan bisita gidatu bat, 10etan errepublika plazan da hitzordua.