Parisko Elgar aldizkaria 1934tik gaur arte
2019ko Irailaren 30a
Aines Haristoy, uda honetako Elgar aldizkaria eskutan / GURE IRRATIA
Aurten ere, hilabetero Bilketa euskal funtsen atariak kronika bat eskainiko du Gure Irratian. Aines Haristoyek lehen tarte honentzat, Parisko euskaldunek argitaratzen duten Elgar aldizkaria aipatu digu.
1934an argitaratzen hasi ziren, eta oraindik hiru hilabetero agertzen da.
Bilketa.eus atariko Aines Haristoyek bereziki lehen alea aipatu dio Arantxa Idiederri, garaiko Parisko euskaldunen argazki bat eginez.