KRONIKAK | KULTURA

Azeriaren nortasunak musikan ere jokoa ekarri du

2019ko Urriaren 08a

Azeriaren%20nortasunak%20musikan%20ere%20jokoa%20ekarri%20du

Fantastic Mr Fox animazio filma

MP3 jaitsi

ZineMusika kronikan Fantastic Mr Fox, Wes Anderson egilearen animazio filma aipatu du bigarren tarte honetan Mattin Perez-ek. Alexandre Desplat musika egilearen lana da hemen.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | KULTURA

Tximinoa eta txoria obra guzien oinarri

Tximinoa%20eta%20txoria%20obra%20guzien%20oinarri

MonkeyBird crew bikotearen obra honek aspaldian egin du bere lekua Baionan.

MP3 jaitsi

Irailaren 28tik, Baionako DIDAM erakustokian ikusgai dira MonkeyBird bikotearen obrak.
Baionan agertu ziren lehen aldikotz, San Izpiritu auzoan murru batean egin zuten obrari esker, Point de vue festibalaren baitan. Xuria eta beltza oinarri, eta sustut tximino bat eta txori bat gure munduaren eta gizakien sinboliken ordezkari.

Bisita gidatu bat euskaraz proposatua izanen da larunbat huntan Maika Lapouble gidariarekin.


2019ko Urriaren 16a


KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Urriaren 16tik 23ra Ikas zentroan liburu azoka

Urriaren%2016tik%2023ra%20Ikas%20zentroan%20liburu%20azoka

Fred Larrondok zoin liburu salduko dituzten aurkezten / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Uztaritzen kokatua den Ikas pedagogia zentroak, hirugarren aldikotz antolatzen du euskal ekoizpenen azoka.

Fred Larrondo langileak, aipatu dizkio Panpi Mercapideri zoin liburu salduko dituzten. Berezitasun bat, haurrentzako liburuak pare bat eurorentzat eskuragai, eta helduei zuzendutakoak urririk.


2019ko Urriaren 14a



KRONIKAK | KULTURA

ZineMusika kronika Mattin Perezekin

ZineMusika%20kronika%20Mattin%20Perezekin

Star Wars filmeko pertsonaiak, musika bezain ezagunak dira / FRANCE MUSIQUE

MP3 jaitsi

Ostiralero Gure Irratiko uhinetan Mattin Perez laguntzailearen filmeen musiken kronika. Gaur egun, lehena ezin baita bigarrena gabe ekoiztu, Mattinek film batzuen musikak nabarmenduko ditu astero.

Lehen kronika honetan, Star Wars filma hautatu du.


2019ko Urriaren 07a

KRONIKAK | KULTURA

Parisko Elgar aldizkaria 1934tik gaur arte

Parisko%20Elgar%20aldizkaria%201934tik%20gaur%20arte

Aines Haristoy, uda honetako Elgar aldizkaria eskutan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Aurten ere, hilabetero Bilketa euskal funtsen atariak kronika bat eskainiko du Gure Irratian. Aines Haristoyek lehen tarte honentzat, Parisko euskaldunek argitaratzen duten Elgar aldizkaria aipatu digu.

1934an argitaratzen hasi ziren, eta oraindik hiru hilabetero agertzen da.


2019ko Irailaren 30a


KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Garroan gaindi ibiliko gira hilabetero

Garroan%20gaindi%20ibiliko%20gira%20hilabetero

Elena Aguerre Garroaren pentze idekian, gaztelu gibelean / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hilabetero, Elena Aguerre baratzezainarekin, Lekornen kokatua den Garroara joango gara. Baratzegintza etxalde biologikoa da Garroa, 9 hektara lurrekin, kooperatiban kudeatua dena.


2019ko Irailaren 26a

KRONIKAK | KULTURA

Maika Lapoublekin bisita gidatua San izpiritu auzoko obren ikusteko

Maika%20Lapoublekin%20bisita%20gidatua%20San%20izpiritu%20auzoko%20obren%20ikusteko

Maika Lapouble gidaria JAUNE artistaren obrari begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hirugarren aldikotz aurten antolatzen dute Baionan Point de Vue festibala. Baionako murru batzu, artista batzuek tindatzen dituzte.

Maika Lapouble, gidaria da. Festibalaren antolatzaile den Spacejunk baita Didam-entzat ere bisitak proposatzen ditu euskaraz. Hilabetero gurekin izango da ere Gure irratian.


2019ko Irailaren 25a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016