KRONIKAK | KULTURA

"Musika biziki epikoa, zeltiar doinuak oinarri guduak bukatuta bakarrik entzuten direnak"

2019ko Urriaren 14a

Musika%20biziki%20epikoa%5F%20zeltiar%20doinuak%20oinarri%20guduak%20bukatuta%20bakarrik%20entzuten%20direnak

Braveheart filmaren musika James Hornerrek sortua / www.adelinapiano.com

MP3 jaitsi

Mel Gibsonen "Braveheart" 1995 urtean atera filma aipatu du aldi honetan Mattin Perez kronikariak ZineMusika tartean.

Eskoziaren Historiaren interpretazio bat, James Hornerrek musikatua.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

"Klima aldaketaren ondorioak senditzen ditugu baratzegintzan"

Klima%20aldaketaren%20ondorioak%20senditzen%20ditugu%20baratzegintzan

Kanpoko lanaren ondotik Garro-ko langileek estimatzen dute bulego eta sukalde xokoa / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (28 Mo)

Lekorneko Garro kooperatibatik azken kronika sasoi huntako. Hau ere konfinamendua aitzin grabatua, euri giro batean, bainan beti aktualitatean den gai batekin, klima aldaketa.

Aldaketa bat senditzen ote dute baratzegintzan? Berriz ere Uda idor baten beldurra delarik, nola ikusten duen geroa eskatu dio Arantxa Idiederrek, Elena Aguerre baratzezainari.

Azken kronika beraz Garro kooperatibarekin sasoi huntako. Eskerrak ekipa guztiari.


2020eko Ekainaren 30a




KRONIKAK | KULTURA

Etien Salaberri apez filosofoaz hizketan

Etien%20Salaberri%20apez%20filosofoaz%20hizketan

Bost urtez, Etien Salaberri preso egon zen Stalag IV zelaian /BILKETA

MP3 jaitsi (21 Mo)

Sasoiko azken kronikarentzat, Aines Haristoyk 1903 urtean sortu eta 1981 urtean zendu zen Etien Salaberri aipatu digu.

Bilketa.eus webgunean, bere hiru testu hartu dituzte, eta horren bitartez bere haurtzaroa, ibilbide filosofiko eta politikoa ezagutzera eman. Urtetan irakasle izana, bigarren mundu gerlan preso egona, abertzale ideiak garatu zituen.


2020eko Ekainaren 22a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

"Hemen dugun euri eta lur motarekin, iraultzea beharrezkoa da"

Hemen%20dugun%20euri%20eta%20lur%20motarekin%5F%20iraultzea%20beharrezkoa%20da

Elena Aguerre konfinamendua aitzin lili ttipien negutegi berria eraiki duten lekuan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Lekorneko Garro kooperatibaren kronika zonbait hilabetez pausan egon ondotik, itzuli gira.

Negu bukaeran grabatu kronika honetan, lurraren iraultzea aipatu dute Arantxa Idieder eta Elena Aguerre baratzezainak.

Permakulturak diona segitu ala ohituren arabera, baratzeko lurra ez da berdin lantzen. Elena Aguerren ustez, Euskal Herrian izanki, lur buztintsu eta giro euritsuarekin, ez da landu gabe uzten ahal. Garro kooperatibaren negutegipean, euri egun batez grabatua.

Oroiatarazteko, Garro kooperatiba beste 3 etxalderekin lili ttipien negutegia eraikitzen ari dela, eta makina baten diruztatzeko crowfunding kanpaina abiatu dutela.


2020eko Ekainaren 18a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016