Tximinoa eta txoria obra guzien oinarri
2019ko Urriaren 16a
MonkeyBird crew bikotearen obra honek aspaldian egin du bere lekua Baionan.
Irailaren 28tik, Baionako DIDAM erakustokian ikusgai dira MonkeyBird bikotearen obrak.
Baionan agertu ziren lehen aldikotz, San Izpiritu auzoan murru batean egin zuten obrari esker, Point de vue festibalaren baitan. Xuria eta beltza oinarri, eta sustut tximino bat eta txori bat gure munduaren eta gizakien sinboliken ordezkari.
Bisita gidatu bat euskaraz proposatua izanen da larunbat huntan Maika Lapouble gidariarekin.
Hitzordua euskarazko bisita gidatuarentzat, larunbat huntan, atsaldeko 5etan Baionako Didam-en, (Atalante eta gaztetxe ondoan). Erakusketa azaroaren 3an bukatuko da. Arantxa Idiederrekin aitzin jasta bat proposatzen daukute.