Lurra gibeltasunarekin begiratzeko
2019ko Azaroaren 14a
Maika Lapouble Didam erakustokian izango da azaroaren 16an / GURE IRRATIA
Baionako Didam-en azaroaren 8an erakusketa berri bat estrenatu zuten. Thomas Pesquet frantses astronautak espazioan gaindi zelarik egin zituen argazkiak dira ikusgai. "Lurrak" deitu erakusketan, gizakiaren ondorioak erakutsi nahi ditu, baita lurraren edertasuna ere besteak beste.
Maika Lapouble gidariak, azaroaren 16an 17:00etan bisita bat euskaraz proposatuko du. Arantxa Idiederrekin lehen itzuli bat egin dute.