KRONIKAK
BARATZEGINTZA

"Hemen dugun euri eta lur motarekin, iraultzea beharrezkoa da"

2020eko Ekainaren 18a

Hemen%20dugun%20euri%20eta%20lur%20motarekin_%20iraultzea%20beharrezkoa%20da

Elena Aguerre konfinamendua aitzin lili ttipien negutegi berria eraiki duten lekuan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Lekorneko Garro kooperatibaren kronika zonbait hilabetez pausan egon ondotik, itzuli gira.

Negu bukaeran grabatu kronika honetan, lurraren iraultzea aipatu dute Arantxa Idieder eta Elena Aguerre baratzezainak.

Permakulturak diona segitu ala ohituren arabera, baratzeko lurra ez da berdin lantzen. Elena Aguerren ustez, Euskal Herrian izanki, lur buztintsu eta giro euritsuarekin, ez da landu gabe uzten ahal. Garro kooperatibaren negutegipean, euri egun batez grabatua.

Oroiatarazteko, Garro kooperatiba beste 3 etxalderekin lili ttipien negutegia eraikitzen ari dela, eta makina baten diruztatzeko crowfunding kanpaina abiatu dutela.


Email Facebook Twitter LinkedIn

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Comme un Fils eta Black Tea filmak aste honetako kronikan

Comme%20un%20Fils%20eta%20Black%20Tea%20filmak%20aste%20honetako%20kronikan

Nina Melo eta Han Chang Abderrahmane Sissakoren Black Tea filman.

MP3 jaitsi (25 Mo)

Otxanda Larzabal Idiarten aste honetako zinema kronikan:

  • Comme un Fils, frantses filma; bere lanbideaz akitua den irakasle batek egoera konplikatuan den gazte bat laguntzen
  • Black Tea, Bolikostan ezkondu beharrak, senargaia uzten du eta Txinako bidea hartzen du. Bertan dutea edatearen artea ikasten du, kulturen trukaketak eta elkarbizitzak hasten dira.

2024ko Martxoaren 18a

KRONIKAK
NORA ARBELBIDE | LITERATURA

"Galdera zuen Bea Salaberrik, Zerk egiten du atea idekitzen duzula?"

Galdera%20zuen%20Bea%20Salaberrik_%20Zerk%20egiten%20du%20atea%20idekitzen%20duzula?

Mesfida Zaitez, Bea Salaberriren eleberria Txalaparta argitaletxeak atera du martxo erditsuan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Bea Salaberriren lehen eleberria aipatuko digu hilabete honetan Nora Arbelbide kronikariak.

Baionak ez Daki atera zuen jada idazleak 2015ean, bainan ipuin laburrak ziren. Aldi honetan Mesfida Zaitez eleberrian, Laurendia behorlegiar gaztea segitzen dugu 2000 eta 2015 urteetan.

Laurendia gazteari mesfidatzeko erraten dio aitak, erraten diote lagunek, bai eta, azkenean, bere buruak ere. ETA erakundearenlaguntza sarean sartuko da, Laurendiaren istorioa kontatzen du eleberriak, historia kolektibo bat.

Arantxa Idieder joan da Nora Arbelbideren gana.


2024ko Martxoaren 12a


KRONIKAK
ARANTXA LANNES | ARTEA

“Mona Hatoumek beti jartzen du gizakia bere ahulezien eta bortizkeriaren parean”

Mona%20Hatoumek%20beti%20jartzen%20du%20gizakia%20bere%20ahulezien%20eta%20bortizkeriaren%20parean

Mona Hatoum-en obretariko bat, Arantxa Lannes-k ikusi zuena eta aipatu diguna kronikan.

MP3 jaitsi (30 Mo)

1952an Libanon sortu zen artista bat aipatu digu hilabete honetan Arantxa Lannes kronikariak.

Palestindar burasoak ditu artista emazte hunek, eta gerla hasi zelarik Libanotik erbesteratu zen inglaterrara. Bere arte estiloan bere jatorriak agertzen dira, arte engaiatu bat proposatzen du, helburua duelarik ikusleak inarrostea.

Zinismo puntu batekin lan poetikoak egiten ditu, eta engaiatuak bi ardatz nagusirekin: emazteak ta gerlak edo lurraldeen zatiketak.

Kronika bukaeran Remie Akl Libango artista feminista ere entzunarazi digu Arantxa Lannes-k Baklava kantu edo zatiarekin.


2024ko Martxoaren 08a

KRONIKAK
BELTZANE OBANOS | FINANTZAK

"Jarri, idazluma hartu eta bizitza helburuak idatzi"

Jarri_%20idazluma%20hartu%20eta%20bizitza%20helburuak%20idatzi

Bizi helburuak argitzeko, jartzea eta denbora hartzea proposatzen du Beltzane Obanosek / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (18 Mo)

Egoera ekonomikoaren ardura hartuta, joan den hilabeteko kronikan aipatutakoa, lehen urratsera pasatzeko momentua da Beltzane Obanosen martxoko kronikan.

Ekonomiak egiteko gogoa bai bainan zertarako, ze bizi helbururekin egiten diren garrantzitsua dela dio gure kronikariak, Panpi Mercapiderekin garatu dute gaia.



2024ko Martxoaren 08a



KRONIKAK
IKAS | PEDAGOGIA

Matematikak euskaraz IKAS zerbitzuaren laguntzarekin

Matematikak%20euskaraz%20IKAS%20zerbitzuaren%20laguntzarekin

IKAS zerbitzuak bideoak ere sortu ditu matematiken irakastea laguntzeko / IKAS

MP3 jaitsi (23 Mo)

Ikasteko materiala aipatzen digu berriz ere hilabete honetan IKAS pedagogia zentroko langilea den Jon Itzainak.

Aldi honetan kolegioetako ikasleek MATEMATIKA ikasteko atala aurkeztu du, Olatz Idoaterekin.

IKASen webgunean adibide batzu atzematen ahal dituzue, tartean bideo hau, Donibane Lohizune eta Ziburuko badiaren neurtzeko metodoarekin.




2024ko Martxoaren 05a

KRONIKAK
OTXANDA LARZABAL | ZINEMA

Bye Bye Tiberiade eta L'Empire aste huntako zinema kronikan

Bye%20Bye%20Tiberiade%20eta%20LEmpire%20aste%20huntako%20zinema%20kronikan

Bye Bye Tiberiade dokumentaleko protagonistak, hiru belaunaldi ondoan.

MP3 jaitsi (25 Mo)

Otxanda Larzabal Idiartek dokumental bat eta film bat ikusi ditu:

  • Bye Bye Tiberiade, Palestinar emazte baten historioaz eta bere exilioaz bere alanbak egin dokumentala.
  • L’empire frantses filma, zientzia fikzioa eta surrealismoa nahasten dituena, eta espoileatu gabe, Otxandari ez zaio ainitz gustatu.






2024ko Martxoaren 02a


KRONIKAK
JOSEBA AURKENERENA

"Elbira Agirre alaba hil dut urde zikinen lastaira bihur ez dezaten”

Elbira%20Agirre%20alaba%20hil%20dut%20urde%20zikinen%20lastaira%20bihur%20ez%20dezaten

Elbira Agirre Emilio Machadoren erretratuan (1979) / J.Aurkenerena

MP3 jaitsi (21 Mo)

Elbira Agirrek aita euskalduna zuen, Lope Agirre oñatiarra, eta ama inka zuen, Cruspa Huaranca izenekoa. Joseba Aurkenerena Barandiaranek bere istorioa kondatu digu hilabete honetan.

1561eko urriaren 27an, espainiar erregearen aldeko soldaduek Lope Agirreren tropa inguratu zuten Barquisimento aldean. Marañoi gehienek, hori ikusirik, ihesari ekin zioten, eta Lope Agirre eta zenbait fidel ihesbiderik gabe harrapaturik gelditu ziren. Elbira ere aitarekin batera zegoen momentu latz haietan. Orduan, Lope Agirrek alaba hiltzeko deliberoa hartu zuen, espainiar soldaduek ez zezaten bortxatu. Sastakaiaz hil zuen. Aitak hil zuelarik, Elbira Agirrek hamasei urte zituen.



2024ko Otsailaren 28a

KRONIKAK
JULEN JAUREGI | NATURA

Erreketako otsoa deitzen duten Lutxoa arrainaz aritu da Julen Jauregi hilabeteko kronikan

Erreketako%20otsoa%20deitzen%20duten%20Lutxoa%20arrainaz%20aritu%20da%20Julen%20Jauregi%20hilabeteko%20kronikan

MIFENEC elkarteko langile bat Lutxoa eskutan duela / Julen Jauregi

MP3 jaitsi (23 Mo)

Uztaritzeko Errobi bazterrean dira berriz ere Julen Jauregi eta Olatz Idoate, Lutxoa arraina aipatzeko.

Mundu osoan atzematen ahal den arraina da, bainan 500 hortz baino gehiago dituen erreketako harrapakaria beti iparraldeko lurretan egoten da, eta bereziki ur gazietan.

Ur gazi geza blokeatzeko Uztaritzen, ur jauzi bat eraki zuten, ur edangarria hartzeko gisan eta horregatik Xopolon ur geza da orain.


2024ko Otsailaren 26a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2024

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen. Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean egon zen eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzuli zen. (Ikusi Kanaldudek zabaldu zuen erreportaia: SALTOK: Gure Irratia... azkenean etxean!)

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita: Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia: Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK: Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia: Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Gure Irratiak 40 urte!

40 urte baietz!

40 urtez euskarari ahotsa emanez!

Diru bilketa kanpaina baten bidez, urtarrilaren 31ra arte – Gure Irratiak euskararen presentzia bermatzen du Lapurdin.

Gure Irratiak rol soziala badu, Euskal Irratiak sareko irrati guziek bezala.

Zuen beharra badugu, beti, kalitateko irrati bat eskaintzen segitzeko, materiala berritzeko eta laster etorriko den DAB+ irrati numerikoari doakion materialaren erosteko.

Emaitza egin lotura honetan KLIKATUZ


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016