"Klima aldaketaren ondorioak senditzen ditugu baratzegintzan"
2020eko Ekainaren 30a
Kanpoko lanaren ondotik Garro-ko langileek estimatzen dute bulego eta sukalde xokoa / GURE IRRATIA
Lekorneko Garro kooperatibatik azken kronika sasoi huntako. Hau ere konfinamendua aitzin grabatua, euri giro batean, bainan beti aktualitatean den gai batekin, klima aldaketa.
Aldaketa bat senditzen ote dute baratzegintzan? Berriz ere Uda idor baten beldurra delarik, nola ikusten duen geroa eskatu dio Arantxa Idiederrek, Elena Aguerre baratzezainari.
Azken kronika beraz Garro kooperatibarekin sasoi huntako. Eskerrak ekipa guztiari.