Frankismoak ekarri azken auzi militarrak aipagai Bilketa.eus-en kronikan
2020eko Urriaren 06a
Baionako mediatekak 2019an enkanteetan erosi zuen Parisen bildu afixa / Bilketa.eus
1975ko udaberrian, Burgosko auzia eta bost urterara, azken hilabeteak bizi zituen erregimen frankistak zapalkuntza bortitza erabili zuen jatorri ezberdinetako aurkarien kontra, ETAko euskal militanteak eta FRAP izeneko talde ezkertiarreko ekintzaileak tarteko.
Garai hortako afixa bat berreskuratu du Baionako artxibategiak. Aines Haristoyek aipatu dio Arantxa Idiederri kronikan.