KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Puka eta Mateoren oilarra, haurrentzako eleberria Elisa Dilet-en kronikan

2020eko Urriaren 14a

Puka%20eta%20Mateoren%20oilarra%5F%20haurrentzako%20eleberria%20Elisa%20Dilet-en%20kronikan

Elise Dilet Ikas zentroko liburutegiaz arduratzen da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (20 Mo)

Hilabetero gurekin dugu Elise Dilet Ikas Pedagogia zentroko langilea.

4 liburu aurkeztu dizkio Panpi Mercapideri, Puka eta Meteoaren oilarra baita Arian saileko hiru liburu ere: Donibane Garazi, Baiona eta Maule Lextarre.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Garrok berak erein landare ttipiak salduko ditu larunbat honetatik aitzina

Garrok%20berak%20erein%20landare%20ttipiak%20salduko%20ditu%20larunbat%20honetatik%20aitzina

Elena Agerrek negutegi berriaren ateak ideki dizkigu / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Apirilaren 24tik aitzina zuen baratzeentzat, landare ttipiak erosten ahalko dituzue Lekorneko Garro kooperatiban.

4 etxaldeen artean, landare ttipiak ekoizteko muntatu zuten negutegi berezia joan den urtean, GARRO kooperatiban kokatu dutena. Langile bat pagatzen dute hortarako, eta horri esker, hoiek erein landareak landatzen ahal dituzte.

Berritasuna da, larunbat huntarik aitzina astero, publikoari ere salduko dizkietela landare ttipi horiek, larunbatero goizeko 9ak eta eguerdi artean.

Hilabetero bezala, Arantxa idieder joan da Elena Agerrekin Lekorneko Garrora.


2021eko Apirilaren 23a


KRONIKAK | BARATZEGINTZA

"Europako aingira guztiak Floridara joaten dira errutera"

Europako%20aingira%20guztiak%20Floridara%20joaten%20dira%20errutera

Ahurtiko hezegunera joan gira Julen Jauregirekin / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (13 Mo)

Hilabetean behin Gure Irratian, MIFEN: Fauna eta natur-guneen lehen irakaspen etxeko, etaMIFENEC: aholku eta ikerketa zentrokoarduradun tekniko den Julen Jauregik eskaini kronika dugu entzunen, aste huntan segitzen dugu aingira aipatzen.

Aingirek bizi zikloa bururatzeko, ur gatzatua behar dute. Eta harrigarria bada ere, Europako aingira guziak, Froridako itsaso ttipi batean elkartzen dira erruteko.


2021eko Apirilaren 20a



KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Martxoko lana, udaberriko barazkien onerako

Martxoko%20lana%5F%20udaberriko%20barazkien%20onerako

Elena Agerre Garroren uztei begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Lekorneko Garro kooperatibara hurbildu da berriz ere Arantxa Idieder martxo bukaera honetan.

Garroren zareak usaian baino hutsago direlarik, baratzezain lana ez da ttipitzen. Hortaz hitz egin dute Elena Agerrekin, baita eguraldiaren garrantziaz ere.


2021eko Martxoaren 30a





Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016