KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Baratzera goaz Juan Migel Olaizolarekin

2020eko Urriaren 15a

Baratzera%20goaz%20Juan%20Migel%20Olaizolarekin

Juan Migel Olaizola Baionako Lafitte dendan kurutzatzen ahal duzue / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (23 Mo)

Giro freskoan sartuta, omiasaindu garaia eta lili batzuen aipatzeko momentua. Juan Migel Olaizola Lafitte dendako langilea gurekin, eta Panpi Mercapiderekin hilabetero.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Konfinamendua, udako idortea edota udazkeneko uzta, Garroren berri hartu dugu

Konfinamendua%5F%20udako%20idortea%20edota%20udazkeneko%20uzta%5F%20Garroren%20berri%20hartu%20dugu

Garro kooperatibako Elena Aguerre arto irina uztaren ondoan / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Garro baratzezaintza biologikoan lanean ari den kooperatibara goaz hilabete honetan ere, Elena Aguerrekin. Konfinamendua aitzin joan zen Arantxa idieder Garrora. Azken hilabete hauek nola pasa dituzten aipatu dute. Neguko tenpestak, konfinamenduko lana, udako idortea eta udazkeneko sasoi sartzea.

Negutegietara hurbildu aitzin, hotz ganberatik pasa dira. Ondoko hilabetean, udazkeneko sasoian sartuta, sagarrondoetatik pasatuko dira, lehen uzta eman baitute aurten.


2020eko Urriaren 21a

KRONIKAK | KULTURA

Bizia abenturaz betea zuen Marga Andurain espioia ezagutzeko kronika

Bizia%20abenturaz%20betea%20zuen%20Marga%20Andurain%20espioia%20ezagutzeko%20kronika

Marga Andurain / © DR Julie d'Andurain

MP3 jaitsi (39 Mo)

Marga Andurain, 20garren mendeko euskaldun abenturazalea eta espioiaren bizia kondatzen hasi zitzaukun Joseba Aurkenerena.

1925an, bere aita hil zen. Eta ondoriotasunaren diruari esker, Egiptorat joan zen, Kairorat, ofizialki edertasun saloi edo areto baten idekitzera... hori, ofizialki bakarrik, gatu horrek baitzuen beste buztanik... segida Joseba Aurkenerenarekin.


2020eko Urriaren 21a


KRONIKAK | KULTURA

Graphic Waves erakusketa euskaraz bisitatu larunbatean

Graphic%20Waves%20erakusketa%20euskaraz%20bisitatu%20larunbatean

Maika Lapouble gidariak euskaraz proposatzen ditu bisitak DIDAMen / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (18 Mo)

Baionako Didam erakustokiak proposamen berria du sartze honetan. Points de Vue festibala kari, kasik interaktiboa den Graphic Waves deitu erakusketa bizitzen ahal duzue DIDAM-en.

Maika Lapouble erakustokiko gidariak, aurten ere euskaraz bisitak proposatzen ditu. Larunbat honetan 6etan adibidez. Arantxa Idiederrek aipatu du harekin.


2020eko Urriaren 16a



KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Laxia erreka bazterretik, naturak inposatu egutegiaz

Laxia%20erreka%20bazterretik%5F%20naturak%20inposatu%20egutegiaz

Julen Jauregi kronikaria / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (22 Mo)

Julen Jaureguy, MIFENEC, aholku eta ikerketa zentrokoarduradun teknikoa da, hilabetero gurekin dugu kronikarentzat. Oroitarazteko da Julen Jauregik Gizarteratze lan sozial bat eramaiten duela ere, Emmanuel De Joanthok Urketan sortu elkartean, Pascal Garciarekin.

Eta gaur, berriz ere Laxia erreka bazterrean da Panpi Merkapide lankidearekin. Naturak inposatu egutegia behar dutela errespetatu erraiten digu Julenek.

Eta heldu den hilabetean Laxiako errekan segituko dugu errekako Koipuru edo Ur Garatoinekin.


2020eko Urriaren 09a

KRONIKAK | KULTURA

Frankismoak ekarri azken auzi militarrak aipagai Bilketa.eus-en kronikan

Frankismoak%20ekarri%20azken%20auzi%20militarrak%20aipagai%20Bilketa.eus-en%20kronikan

Baionako mediatekak 2019an enkanteetan erosi zuen Parisen bildu afixa / Bilketa.eus

MP3 jaitsi (23 Mo)

1975ko udaberrian, Burgosko auzia eta bost urterara, azken hilabeteak bizi zituen erregimen frankistak zapalkuntza bortitza erabili zuen jatorri ezberdinetako aurkarien kontra, ETAko euskal militanteak eta FRAP izeneko talde ezkertiarreko ekintzaileak tarteko.

Garai hortako afixa bat berreskuratu du Baionako artxibategiak. Aines Haristoyek aipatu dio Arantxa Idiederri kronikan.


2020eko Urriaren 06a


KRONIKAK | KULTURA

Nora Arbelbidek Moio liburua aurkeztu digu

Nora%20Arbelbidek%20Moio%20liburua%20aurkeztu%20digu

Moio liburua aurkeztera etorri beharra zen Kattalin Miner Miarritzeko mediatekara / Nora Arbelbide

MP3 jaitsi (22 Mo)

Miarritzeko mediatekak, MOIO Kattalin Miner-ek idatzi liburuaren aurkezpenaz izan behar zen gaualdia ezeztatu behar izan du. Urriaren 2an, iragan behar zen gaualdiaz baliatu zen Nora Arbelbide Lete liburua aipatzeko, euskal saileko arduraduna Kriztof Arotzarenarekin.

Miñan liburuaren aurkezpen gaualdia Miarritzeko Mediatekan, urriaren 9an, izanen da atsaldeko 6etan – solasaldia Amets Arzallus Antiarekin.


2020eko Irailaren 30a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2020

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016