KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Baionako Ikasle Mugimenduak, ez dio :"mus"

2016ko Azaroaren 21a

Baionako%20Ikasle%20Mugimenduak%5F%20ez%20dio%20:mus

MP3 jaitsi

Baionako ikasleek sortu mugimenduak, euskara nahi du garatu fakultatean.Gaualdi desberdinak antolatu dituzte. Ondoko ekitaldia Euskararen Eguneko astean izanen da: mus txapelketa bat. Izenak eman behar dira 16 11 24arte. Hegoa Baños eta Maider Lurok gehiago erranen digute:


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | KULTURA

Lurra gibeltasunarekin begiratzeko

Lurra%20gibeltasunarekin%20begiratzeko

Maika Lapouble Didam erakustokian izango da azaroaren 16an / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Baionako Didam-en azaroaren 8an erakusketa berri bat estrenatu zuten. Thomas Pesquet frantses astronautak espazioan gaindi zelarik egin zituen argazkiak dira ikusgai. "Lurrak" deitu erakusketan, gizakiaren ondorioak erakutsi nahi ditu, baita lurraren edertasuna ere besteak beste.

Maika Lapouble gidariak, azaroaren 16an 17:00etan bisita bat euskaraz proposatuko du. Arantxa Idiederrekin lehen itzuli bat egin dute.


2019ko Azaroaren 14a


KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Mamutxen ezinbesteko rola baratzegintza biologikoan

Mamutxen%20ezinbesteko%20rola%20baratzegintza%20biologikoan

Elena Aguerre Garroko negutegiei begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Hilabeteroko hitzorduetan, Elena Aguerre kronikariarekin Garroan gaindi ibiltzen segitzen dugu Lekornen. Baratzegintza biologikoaz hitzegiteko tartea beraz Arantxa idiederrentzat.
Mamutxen erabilpena produktu kimikorik ez erabiltzeko, edota modan diren arbi beltza edo “Kale” aza ere aipagai aldi honetan.


2019ko Urriaren 29a



KRONIKAK | KULTURA

Tximinoa eta txoria obra guzien oinarri

Tximinoa%20eta%20txoria%20obra%20guzien%20oinarri

MonkeyBird crew bikotearen obra honek aspaldian egin du bere lekua Baionan.

MP3 jaitsi

Irailaren 28tik, Baionako DIDAM erakustokian ikusgai dira MonkeyBird bikotearen obrak.
Baionan agertu ziren lehen aldikotz, San Izpiritu auzoan murru batean egin zuten obrari esker, Point de vue festibalaren baitan. Xuria eta beltza oinarri, eta sustut tximino bat eta txori bat gure munduaren eta gizakien sinboliken ordezkari.

Bisita gidatu bat euskaraz proposatua izanen da larunbat huntan Maika Lapouble gidariarekin.


2019ko Urriaren 16a

KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Urriaren 16tik 23ra Ikas zentroan liburu azoka

Urriaren%2016tik%2023ra%20Ikas%20zentroan%20liburu%20azoka

Fred Larrondok zoin liburu salduko dituzten aurkezten / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi

Uztaritzen kokatua den Ikas pedagogia zentroak, hirugarren aldikotz antolatzen du euskal ekoizpenen azoka.

Fred Larrondo langileak, aipatu dizkio Panpi Mercapideri zoin liburu salduko dituzten. Berezitasun bat, haurrentzako liburuak pare bat eurorentzat eskuragai, eta helduei zuzendutakoak urririk.


2019ko Urriaren 14a





Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016