Konfinamendua, udako idortea edota udazkeneko uzta, Garroren berri hartu dugu
2020eko Urriaren 21a
Garro kooperatibako Elena Aguerre arto irina uztaren ondoan / GURE IRRATIA
Garro baratzezaintza biologikoan lanean ari den kooperatibara goaz hilabete honetan ere, Elena Aguerrekin. Konfinamendua aitzin joan zen Arantxa idieder Garrora. Azken hilabete hauek nola pasa dituzten aipatu dute. Neguko tenpestak, konfinamenduko lana, udako idortea eta udazkeneko sasoi sartzea.
Negutegietara hurbildu aitzin, hotz ganberatik pasa dira. Ondoko hilabetean, udazkeneko sasoian sartuta, sagarrondoetatik pasatuko dira, lehen uzta eman baitute aurten.