DIDAMen bisita birtuala proposatzen dautzuegu
2020eko Azaroaren 05a
Mécaniques Discursives, Yannick Jacquet eta Frédéric Penellen obraren zati ttipi bat / GURE IRRATIA
Baionako Didam erakusketa gelan, azaroaren 15a arte Graphic Waves erakusketa antolatua zuten. Geroztik konfinamendua indarrean jarri du frantses gobernuak, eta erakusketa gelak ere bere ateak hetsi behar izan ditu.
Spacejunk galeriarekin elkarlanean antolatua, karrikako artea eta digitalaren arteko topaketa proposatzen dute. Bideoren erabilpenaz gain, bisitariak ere obra suntsikorran parte hartzen ahal du.
Maika Lapoublek, bisita gidatu birtual bat proposatu digu Arantxa Idiederrekin, berez bertan euskaraz proposatzen zuen bisita egitekoa zuelarik.