Alternatibak edo utopiak kontatzea eta irakurtzea proposatzen duen webgunea
2020eko Abenduaren 04a
Karmele Jaiok adibidez Eskailerapeko deitu ipuina idatzi du.
Aines Haristoy Bilketa.eus atariko kronikariak aldi honetan, beste webgune bat aipatzea proposatzen digu. Irakurketa sarean egiteko manera, baina berezitasun ainitzekin. Zirriborroak eta Gerok atarirako sortzaile izatera bultzatzen ditu idazleak. Gainera, zuen telefonoetan ipuinak, whatsapeez edo telegram bitartez ukaiten ahal dituzue egunero, edo begi alfer edo akituentzat, idazleak berak irakurrita ipuina entzuten ahal duzue.
Aines Haristoyek aurkeztu dio Arantxa Idiederri.