"Madalena Jauregiberri, zer zezakeen Eüskal Herria, izan ez balitz zü bezalakorik"
2020eko Abenduaren 08a
Xiberoan euskara irakasle izan zen Madalena Jauregi, eta metodo bat ere landu zuen / EUSKONEWS
Madalena Jauregiberri, 1884 urtean sortu zen Zibozeko Anderearen bizi kondaira eginen dauku Joseba Aurkenerena gure kronikariak. Nazien kontrako borrokan aktibo egon zen emazte abertzalea. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.
Josebaren ustez "euskaldunok ez dugu Sibosea etxeko anderearekin dugun zor handia kitatu". Xiberotar idazle eta euskaltzaleaz egon da hizketan Joseba Aurkenerena, Kriztof Arotzarenarekin.