KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Barazkien banaketak denbora ainitz hartzen die Garroko baratzezainei

2020eko Abenduaren 18a

Barazkien%20banaketak%20denbora%20ainitz%20hartzen%20die%20Garroko%20baratzezainei

Biocoop-era eramateko porru kutxak prestatzen ditu Elena Aguerrek / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (29 Mo)

Garro kooperatibaren lan parte garrantzitsua den banaketa aipatu dugu aldi honetan Elena Aguerrekin. Biologikoan ari diren baratzezainek, lurra lantzeaz gain, salmentarako denbora ainitz ere hartzen dute.

Nola antolatuak diren esplikatu dio Arantxa Idiederri.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Martxoko lana, udaberriko barazkien onerako

Martxoko%20lana%5F%20udaberriko%20barazkien%20onerako

Elena Agerre Garroren uztei begira / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (26 Mo)

Lekorneko Garro kooperatibara hurbildu da berriz ere Arantxa Idieder martxo bukaera honetan.

Garroren zareak usaian baino hutsago direlarik, baratzezain lana ez da ttipitzen. Hortaz hitz egin dute Elena Agerrekin, baita eguraldiaren garrantziaz ere.


2021eko Martxoaren 30a




KRONIKAK | BARATZEGINTZA

"Geroz eta gehiago jendek zepoak eman eta leizor asiatiakoak harrapatzeko hobe"

Geroz%20eta%20gehiago%20jendek%20zepoak%20eman%20eta%20leizor%20asiatiakoak%20harrapatzeko%20hobe

Leizor asiatikoa harrapatzeko zer eman behar den zepoan esplikatu dugu Juean Migel Olaizolak / blog.hortik.com

MP3 jaitsi (21 Mo)

Udaberriko lehen egunen bezperan, hotzaren presentzia azpimarratu digu Juan Migel Olaizola kronikariak.

Horrezgain, udan leizor guziak sortu aitzin, oraindela momentua leizor asiatikoa sobera hedatu aitzin harrapatzeko, bakotxak bere etxean egiten ahal duen zepoak instalatuz.


2021eko Martxoaren 19a

KRONIKAK | KULTURA

Liburutegi publikoen algoritmo politiko bideratuen arriskuaz

Liburutegi%20publikoen%20algoritmo%20politiko%20bideratuen%20arriskuaz

L'Humanité-k eskuin muturraren infiltratzea liburutegietan aipatu du ere / @AbfIdf

MP3 jaitsi (9 Mo)

Liburutegi publikoen funtzionamendua neutroa ote da?

Liburu aholkuak algoritmo bidez egiten diren garai honetan, politika sartzen da ere liburutegietarat hautuen egiteko momentuan.

Nora Arbelbideren hilabete huntako aipagaia da, Panpi Mercapide haren gan hurbildu da Bizrritzeko mediatekara.


2021eko Martxoaren 18a


KRONIKAK | LIBURU/DISKA

Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da ?

Hartza%20euskaldunen%20abere%20totemikoa%20ote%20da%20?

Aines Hariztoein ustez 'Hartzaren figura euskal kulturan' liburua irakurterraza bezain interesgarria da / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Hartza eta jendartearen arteko harremana zaila den garai honetan, Aines Hariztoik hartzak gure istorian, euskal kulturan izan duen lekuaz atera liburua gomendatzen dauku.

Garai batez, Xiberoan hartzari aitañi deitzen ziotelarik, Hartza euskaldunen abere totemikoa ote da?

Hartzaren figura euskal kulturan Iker Uthurralt Saint-Esteben-en liburua aipatu dio Arantxa Idiederri.


2021eko Martxoaren 16a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016