KRONIKAK | KULTURA

"Kasik zuhaitz baten gisan, enbor nagusitik 10.000 adar garatzen ahal dira istorio hortik abiatuz"

2021eko Urtarrilaren 12a

Kasik%20zuhaitz%20baten%20gisan%5F%20enbor%20nagusitik%2010.000%20adar%20garatzen%20ahal%20dira%20istorio%20hortik%20abiatuz

Liburuak Burgosko auziaz gehiago jakin nahia piztu dio Aines Hariztoiri / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (25 Mo)

Hilabatero Aines Hariztoik bere irakurketak aipatuko dizkigu Gure Irratian.

"Burgosko auzia, iraultza eta bizi" Mikel Antza eta Adur Larrearen eleberri grafikoa aurkeztu dio Aines Hariztoik aldi honetan Arantxa Idiederri, Duela 50 urte Euskal Herria eta nazioartea hunki zuen auzia.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | KULTURA

Sorginkeria, jukutriak eta dantzak Biarritzeko mediatekan

Sorginkeria%5F%20jukutriak%20eta%20dantzak%20Biarritzeko%20mediatekan

Marko eta Claude Labat-ek elgarrekin ondu liburuaren edukia erakusketarako egokitu dute / GURE IRRATIA

MP3 jaitsi (24 Mo)

1605-1615: Euskal Herria aro modernoan sartzen erakusketa, Biarritzeko mediatekan duzue otsailaren 20a arte. Claude Labat historialariak idatzia eta Markok ilustratua.

Nora Arbelbide Miarritzeko Mediatekako langilea eta Kriztof Arotzarena, erakusketa gelan ditugu.

Bisita bat proposatuko du Claude Labatekurtarrilaren 30ean, 14:30tatik 18:00tara frantsesez - Euskaraz ere egin daitezke bisitak.

Argitasunak deituz: 05.59.22.28.86




2021eko Urtarrilaren 19a




KRONIKAK | KULTURA

Amalurra eta lasaitasuna loratuz

Amalurra%20eta%20lasaitasuna%20loratuz

Maialen Alfarok proposatzen dituen tresnak lasaitzeko beste manera batez aurkezten ditu / M.Alfaro

MP3 jaitsi (15 Mo)

Bi lan aurkeztu dizkigute gaur IKAS zerbitzutik.

“Amalurra opor beharretan da” Maddi Zubeldiak eta Xano Halsouetek sortu ipuin musikatua aurkeztu digu IKASeko Unai Zubeldiak. Ondotik, beti Ikas-ek argitaratzen duen “Lasaitasunez Loratuz” Karta Kutxa - Maialen Alfaro egilearen eskutik argitasunak.


2020eko Abenduaren 18a


KRONIKAK | KULTURA

"Madalena Jauregiberri, zer zezakeen Eüskal Herria, izan ez balitz zü bezalakorik"

Madalena%20Jauregiberri%5F%20zer%20zezakeen%20EAskal%20Herria%5F%20izan%20ez%20balitz%20zA%20bezalakorik

Xiberoan euskara irakasle izan zen Madalena Jauregi, eta metodo bat ere landu zuen / EUSKONEWS

MP3 jaitsi (29 Mo)

Madalena Jauregiberri, 1884 urtean sortu zen Zibozeko Anderearen bizi kondaira eginen dauku Joseba Aurkenerena gure kronikariak. Nazien kontrako borrokan aktibo egon zen emazte abertzalea. Euskaltzain urgazlea zen, eta 1975ean Euskaltzaindiak ohorezko euskaltzain izendatu zuen.

Josebaren ustez "euskaldunok ez dugu Sibosea etxeko anderearekin dugun zor handia kitatu". Xiberotar idazle eta euskaltzaleaz egon da hizketan Joseba Aurkenerena, Kriztof Arotzarenarekin.


2020eko Abenduaren 08a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016