KRONIKAK | ZAZUKERIAK

"Ohearen ezkerraldea baikorragoa litaike"

Ohearen%20ezkerraldea%20baikorragoa%20litaike

Ohean ezkerraldean lo egiten dutenek filme dramatikoak nahiago dituzte /irudia : medisite.fr

MP3 jaitsi

Aste honetako Zazukerietan, ohearen leku ohituren arabera, nortasun parte batzu agertzen dira. Eskuinaldean lo egiten dutenek, iduriz rocka nahiago dute. Bestalde, Panpi Mercapidek Q-music irratiaren kantu txarren desafioa ere sartu du bere aipagaietan.


2019ko Ekainaren 18a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Ardi ilea bareak urruntzeko

Ardi%20ilea%20bareak%20urruntzeko

Ardi ilea bareak urruntzeko eta lurra bustia atxikitzeko / irudia : lejardinsecretdedidine.eklablog.com

MP3 jaitsi

Juan Migel Olaizola kronikariarekin, ekainaren 12an grabatu tartea. Baratzea handitzen ari delarik, hezetasuna, eritasunak, ekoizpenen bilketa edota kuiak landatzeko garaia. Tartean, Juan Migelek entzun duen aterabide bat bareak urruntzeko.


2019ko Ekainaren 17a


KRONIKAK | KULTURA

"A la ligne" Joseph Ponthusen liburua

A%20la%20ligne%20Joseph%20Ponthusen%20liburua

Joseph Ponthus A la ligne liburuaren idazlea

MP3 jaitsi

Lerrorat joan, langile hau egunero lan dorpea egiterat joaiten den bezala, lantegiko antolaketa liluragarri bezain bortitza jasaiterat bizitzeko. Eta liburua idatzia den maneran, aldi guziz lerrorat joiaten den idazkera poetiko bezain errepikakorra, lantegian bezala...


2019ko Ekainaren 14a

KRONIKAK | KULTURA

Laminak, Axular eta gu

Laminak%5F%20Axular%20eta%20gu

Egilea: Josu Goñi Etxabe

MP3 jaitsi

Erreketan bizi diren Laminak, euskal kantuei esker artzainak erakartzen dituzten pertsonai hau aipatu du bere azken kronikarentzat Joseba Aurkenerena laguntzaileak.


2019ko Ekainaren 07a



KRONIKAK | ZAZUKERIAK

Plastikoa ordezkatzen duen garia

Plastikoa%20ordezkatzen%20duen%20garia

Polonian ekoizten dituzte platerak Jerzy Wysockik pentsaturik / irudia : Janek SKARZYNSKI/AFP

MP3 jaitsi

Aste honetako zazukerietan, Panpi Mercapideren aipagaietan youtubelari gaizkile bat, edota plastikoaren kutsadurari alternatiba bat proposatzen duen Poloniako enpresa.


2019ko Ekainaren 04a


KRONIKAK | KULTURA

"Usain batek oroitzapen gordetu batzu azalarazten dizkio"

Usain%20batek%20oroitzapen%20gordetu%20batzu%20azalarazten%20dizkio

Aines Haristoy kronikaria Summer liburua eskutan / Gure irratia

MP3 jaitsi

Monica Sabolok idatzi Summer thriller eleberria aipatu du Aines Haristoy literatura kronikariak.

Summer Suitzan bizi den neska gazte bat da, bainan lagunekin egun pasa zela desagertzen da. Eleberriak 25 urte berantago eramaiten gaitu, Summerren desagertzea onartzeko zailtasunak dituen anaiarekin, kulpabilizazio sentsazio batekin bizi da, bainan jakin gabe zergatik.


2019ko Maiatzaren 17a

KRONIKAK | BARATZEGINTZA

Baratzea biziarazteko garaia etorri da

Baratzea%20biziarazteko%20garaia%20etorri%20da

Azeribuztana onddoen aurka erabiltzen ahal da baratzean / Ooreka.fr

MP3 jaitsi

Garai ona da landatzeko izotz garaia pasa ondoan, bainan egun hauetako euriek landatzea kolokan ematen dute. Aterabide ekologikoak karakoilen aurka ere aipatu ditu kronika honetan Juan Migel Olaizola laguntzaileak.


2019ko Maiatzaren 17a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016