KRONIKAK | KULTURA

Bikote baten maitasun istorioa, hirugarren pertsonai batekin : bipolaritatea

Bikote%20baten%20maitasun%20istorioa%5F%20hirugarren%20pertsonai%20batekin%20:%20bipolaritatea

Les Intranquilles filmeko bi pertsonai nagusiak.

MP3 jaitsi (28 Mo)

Les Intranquilles film frantses belgikarra, amodio istorio bat da, pertsonai gehigarri batekin, Damien-en bipolaritatea.

Bestalde, zinemara joan gabe, etxetik ikusgai diren beste film batzu aipatu dizkigu, tartean, mediatekak eskaintzen duen tresna bati esker.

Otxanda Larzabal-Idiart gure zinema kronikariarekin egon da Arantxa idieder.


2021eko Urriaren 15a




KRONIKAK | KULTURA

IKAS-en sartzea argitalpen berriekin

IKAS-en%20sartzea%20argitalpen%20berriekin

Aines Dufau IKAS zentroko zuzendaria.

MP3 jaitsi (28 Mo)

IKAS pedagogia zentroarekin duen elkarlanak segitzen du aitzina Gure Irratian.

Aldi honetan, sartzea, argitalpen saileko berriak, heldu diren azokak eta Uztaritzeko lan taldea aipatu dauzkigu Aines Dufau zuzendariak.


2021eko Urriaren 01a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2021

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016