KRONIKAK | NIK DAKIDALA

Euskaltzaleen Topagunea

2017ko Apirilaren 11a

Euskaltzaleen%20Topagunea

MP3 jaitsi

Federakuntza bat aste huntan Nik Dakidala kronikan, Xan Airerekin: Euskaltzaleen Topagunea.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

KRONIKAK | LIBURU/DISKA

"Nik gustukoak dituztanak, munstroak dira"

Nik%20gustukoak%20dituztanak%5F%20munstroak%20dira

Aines Haristoy Emil Ferrisen komikiaz jantzita / Gure Irratia

MP3 jaitsi (22 Mo)

Komiki bat ohituraz kanpokoa, marrazteko baliatzen duen "bic" delako bolaluma eta 700 orrialde pisatzen dituen komiki grafikoa delako ere. Emil Ferris-en “Moi, ce que j'aime, c'est les monstres” anitz gustukoa izan du Aines Haristoy kronikariak.


2019ko Martxoaren 25a




KRONIKAK | KULTURA

"Polizia eleberri bat da, bainan inkestak berak interes gutti du, familia baten aipatzeko aitzakia da"

Polizia%20eleberri%20bat%20da%5F%20bainan%20inkestak%20berak%20interes%20gutti%20du%5F%20familia%20baten%20aipatzeko%20aitzakia%20da

Aines Haristoy, Marin Ledun idazlearen azken liburuarekin / Irudia : Gure Irratia

MP3 jaitsi (22 Mo)

Marin Ledun idazlearen "Salut à toi ô mon frère" eleberriaz hitzegin du aldi honetan Aines Haristoy literatura kronikariak. Arrosa oinarri du liburu azalak, barneko idatziak ilunak direlarik; Berurier Noir punka taldeari erreferentzia egiten dion titulua hemen.

Metalzale neska gazte bat protagonista, bere familia berezia inguruan duela. Goiz batez, sei garren anaia desagertzen zaio, eta familia krisia abiatzen da eta errugabetze plan bat.


2019ko Otsailaren 28a




Gure Irratia, bidea eginez

1981 2019

Gure Irratia 1981ean sortu zen Milafrankako etxe batean. Ondotik, Baionako Passemillon karrikarat eraman zituen estudioak eta hortik Poissonerie karrikarat. 2006ko apirilean Gure Irratia Uztaritzera jin zen Landagoien gunera, baina 2006ko abenduan izan sute batek, egoitza guzia suntsitu zuen.

Berriz ere obrak egin artean, Gure Irratia, Uztaritzeko herriko etxeak prestatu egoitza batean da eta 2009ko azaro ondarreko gure lehengo egoitzarat itzultzea.

Gure Irratiak 8 langile ditu denbora osoz urte osoan eta laguntzaile sare zabala du.

Gaur egun 30.000 entzule ditu Gure Irratiak eta 106.6 eta 90.5 frekuentzietan entzun daiteke.

1999an, Euskal Irratiak-en federazioa sortu zen. Hor biltzen dira, Baxe Nafarroako Irulegiko Irratia, Xiberoako Xiberoko Botza, berantago sortu zen Hendaia eskualdeko Antxeta Irratia, eta Gure Irratia ere. Programazioaren parte haundiena 4 irratien artean kudeatzen dugu, eta oren batzuk ditugu irrati bakoitza bere aldetik aritzeko.

2009 | Egoitza berritura itzultzen

Gure Irratiaren egoitza osoki suntsitu zuen sute batek, 2006ko abenduan, Uztaritzeko Landagoien auzoan. 3 urte luzeen ondotik, azkenean, egoitza berri berrian sartu dira langileak. Gomita : Ihintza Arrieta kazetaria. Aipaldia : Ttur Ttur Tur encierro ttiki. LasterK : Lehen partean, Maialen Berterretxek Patxi Sallaberry Baztandarrak mendizale elkarteko kidea errezibitzen du. Erreportaia : Donibane Garaziko Garatenea trinketa pilotazalez betetzen da astelehen guziz. Partida denboran, jarlekuetako giroa jasta ezazu.

(Milesker Kanaldude-ri egindako bideoagatik)

Nortasun fitxa

  • Izena: Gure Irratia
  • Sorturtea: 1981
  • Sorlekua: Milafranga
  • Kokapena: Uztaritze - Landagoien
  • Frekuentziak: 106.6 MHz | 90.5 MHz [hego Lapurdi]
  • Langile kopurua: 8

Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Gure Irratia - Landagoien - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 59 30 01

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa iF Diseinuak - 2016