"'Je ne parlerai plus en basque à l'école' eta holako esaldiak behar genituen idatzi"
2023ko Ekainaren 13a

Gilbert Casenave Milafrangan sortu zen 1928 urtean, eta 2015ean zendu zen / EKE
Gabi Casenave entzun genuen duela hilabetea.
Eta gaur, sasoiko azken kronikarentzat Terexa Lekunberrik, Gilbert Casenave, Gabiren senarra zena entzutea proposatzen digu.
GilbertCasenave Milafrangan sortu zen 1928 urtean, zurgin formakuntzaz, 1953an Mugerreko gatzageta lantegian sartu zen. Makinen eta laneko etxebizitzen mantentze lanetan berezituak ziren 80 langile ziren.
2015 urtean zendu zen, Gilbert Casenave 4 urte lehenago elkarrizketa zituen Terexa Lekunberri antropologoak, Gabi Casenave bere emaztearekin batera.